Industria segurtasunaren arloko profesionalak kualifikatzeko proiektua. Jendaurreko informazioaren izapidea. Ondorioak

2021-10-20

Segurtasun industrialaren euskal sistema sektore horretan lan egiten duten pertsonen profesionalizazio handian oinarritzen da, bai eta arlo horretako lehen erregulazioetatik azken horiek jasaten duten araubide juridikoaren espezifikotasunean ere.

Aipatutako arau-aurrekarietatik abiatuta, industria-segurtasunaren sektoreko profesionalen kualifikazioari esparru juridiko berritua emateko asmoz sortu da dekretu hau.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, Lege-aurreproiektua jendaurrean jarri da, izapidetzen ari den arauan interesa duten agente sozialen partaidetza handiena bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren Egoitza elektronikoan euskadi.eus, eta Irekian.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan