qrcode

Titulu ofizialik lortzen ez duten ikastetxe pribatuetan informazioa jasotzeko eta interes ekonomikoak babesteko eskubidea arautzen duen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2021-10-20

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak xedapen orokor bat egingo du, kontsumitzaileak informazioa jasotzeko eta bere interes ekonomikoak babesteko duen eskubidea, zehazki balio akademiko ofiziala duen titulu bat lortzera bideratuta ez dauden ikastetxe pribatuen sektoreari dagokionez arautzeko xedez.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Horretarako ezarritako epea igaro eta lehen aipatutako izapideen emaitza baloratu ondoren, araua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan