Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak Tokion lortutako emaitza onengatik kirolari olinpiko eta paralinpikoak zoriondu ditu

2021-10-20

Iñigo Urkullu Lehendakariak Tokioko Joko Olinpikoetan eta Paralinpikoetan diploma eta domina irabazi zuten kirolariak hartu ditu gaur Lehendakaritzan egindako harreran.

Domina irabazitako Maialen Chourraut piraguista, Unai Simon futbolaria eta Iñigo Llopis igerilaria eta diploma olinpikoa eskuratutako Iñigo Peña, Virginia Diaz eta Ander Elosegi kirolari olinpikoak eta Nahia Zudaire, Asier Garcia, David Mouriz, Higinio Rivero, Iker Sastre, Rakel Mateo eta Agurtzane Egiluz kirolari paralinpikoan izan dira gaur Lehendakaritzan.

Iñigo Urkullu Lehendakariak Tokion izandako emaitza onengatik zoriondu ditu denak eta beraien esperientzia ezagutzeko aukera izan du kirolariekin egindako topaketan.

Gaurko harreran Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea, Jon Redondo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria, Olatz Legarza Basque Team fundazioaren koordinatzailea, eta Basque Teameko patronatuko kide eta babesleak diran EITB, Athletic Club, Eibar SD eta Quiron Salud-eko ordezkariak ere izan dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak