Berriak Herrizaingoa
Eu

EAEko errepideetatik pasatu diren Espainiako Itzuliko etapetan, Ertzaintzako motor-gidariak arduratu dira txirrindulariak laguntzeaz

2011.eko irailak 09

Aurtengoa izan da Guardia Zibilak Itzuliko txirrindulariak lagunduko ez dituen lehen aldia

Aurtengo Espainiako Itzulian EAEtik igarotzen diren etapetan Ertzaintzak izan du txirrindulariak babesteko ardura. Txirrindularitzako hiru proba nagusietan (Tourra, Giroa eta Espainiako Itzulia), polizia kidego bereko kideek egiten dituzte txirrindularien ondoan lasterketa guztiak. Aitzitik, aurtengo Espainiako Itzuliaren barruan Bilbo eta Gasteiz artean bihar egin den lasterketan Ertzaintzako motor-gidariek egin dituzte zainketa lanak. Hori bai, aurreko eguneko etapan, Bilbon bukatu bada ere, eraginkortasuna dela eta, Guardia Zibileko motor-gidari talde txiki batek lagundu ditu txirrindulariak eta, Kantabriako muga igaro ostean, Ertzaintzakoak lotu zaizkie.

Etapaka egiten diren hiru proba nagusietan (Tourra, Giroa eta Espainiako Itzulia), polizia kidego bereko motor-gidariek egin ohi dute txirrindulariak laguntzeko lana ibilbide osoan zehar. Horrela, lasterketa beste herrialde batean edo trafiko esparruan eskuduntza propioak dituen erkidego batean, EAEn esaterako, sartzen denean, kidego horretako agenteak laguntzaz arduratzen jarraitzen dute. Nolanahi ere, kasu horietan, tokian-tokiko poliziako motor-gidariek sorospen lanak egin ohi dituzte. Prozesu hau erabili zuten, esaterako, 1992ko Frantziako Tourreko etapa bik Gipuzkoako errepideak igaro zituztenean.

Espainiako Itzuliak, orain arteko edizio guztietan lan egiteko modu bera erabili du: Guardia Zibileko motor-gidariak arduratu dira txirrindulariekin lasterketak egiteaz honen ibilbide osoan zehar, etaparen bat Frantziako bideetan edo trafiko alorrean eskuduntza propioak dituen erkidegoetan (Katalunia, esaterako) sartu izanda ere.
Izkutatu artikulo osoa

Polizia kidego ezberdinen arteko akordioa

Orain dela hilabete, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko eta Barne Ministerioko buruak Madrilen bildu ziren. EAEtik igaroko diren aurtengo Espainiako Itzuliaren etapen xehetasunak aztertzea zen bileraren helburua. Bertan, eta Eusko Jaurlaritzak trafikoko eskuduntza propioak dituela kontuan hartuta, Ertzaintzak lasterketa horietan txirrindulariak laguntzeko konpromisoa hartu zuen. Guardia Zibilarekin batera lan egiteko asmoa erakutsi zuten, Itzuliko parte-hartzaileen erabateko babesa ziurtatzeko.
Adostutakoaren arabera, Guardia Zibila arduratu da, Kantabria eta Bilbo lotu dituen lehenengo etapan txirrindulariak laguntzeaz. Baina, muga igarotzean, motor-gidari talde txiki batek jarraituko du lan horietan. Hauek, txirrindulariengandik hurbilen egon dira eta gainerako taldeen lekua Ertzaintzako motor-gidariek hartu dute. Horrez gain, Ertzaintzako agenteek hiritarren segurtasunerako operatiboa abiatu dute txirrindularien eta beren laguntzaileen erabateko segurtasuna bermatze aldera.

Bigarren etapa Bilbo eta Gasteiz arteakoa, EAEko errepideetatik soilik eginez, Ertzaintzak egin ditu bakarka txirrindularien laguntza lanak. Horrela, Espainiako Itzuliko historian lehenbizikoz, ez dira Guardia Zibileko agenteak izan txirrindularien alboan doazenak.

3 iruzkin
  • @mirenepalacios
    2011.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    Los motoristas de la Ertzaintza acompanan a la Vuelta a Espana por las carreteras vascas http://t.co/y12HYtc

  • 2011.eko irailak 09

    Aupa la vuelta.

  • 2011.eko irailak 09

    Me parece que si el objetivo es la seguridad cualquier policia me es valida , teniendo en cuenta que las dos en este caso las pago yo.
    Abajo los politiqueos.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko