Berriak Lehendakaritza
Eu

Hezkuntzako inbertsioa handitzearen alde agertu da lehendakaria

2011.eko irailak 09

Lehendakariak 2011-2012 ikasturtea inauguratu du gaur Deustuko Unibertsitatean (Bilbo)

Patxi Lopezen ustez «inoiz baino garrantzitsuagoa da zerbitzu pubikoak aldarrikatzea, batez ere, kalitatezko hezkuntza, gizarte kultuagoa, askeagoa eta lehiakorragoa eraikitzeko oinarri gisa. Azaldu duenez, egoera ekonomikoa txarra izan arren «hezkuntzari zuzendutako inbertsioak mantentzea eta haztea, eta  sistema ere modernizatzea lortzen ari gara, eta hala izaten jarraituko du etorkizunean».

Gobernu buruak Eusko Jaurlaritzak ongizate-gizartearen oinarrien aldeko apustua egiten jarraitzeko duen nahia adierazi du, eta  zeregin horretanUnibertsitateak «oinarrizko papera izaten jarraituko duela» uste du.

Lehendakariak terrorismoaren amaiera ere izan du hizpide.  Ziurtatu du, «demokratok ia lortu dugula gaitz horrekin bukatzea, baina askatasun osoa hadatzeko konfiantza berreskura dezagun, ezinbestekoa da biktimen memoria behar bezala tratatzea eta indarkeriari eta totalitarismoari zilegitasun guztia kentzen jarraitzea».

Patxi Lopez lehendakariak ikasturte berriari hasiera eman dio Deustuko Unibertsitatean (Bilbo). Ekitaldian Isabel Celaa Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa sailburua, Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburua eta Rafael Bengoa Osasun eta Kontsumo sailburua izan dira, eta baita euskal erakundeetako eta Hezkuntza sektoreko ordezkaritza zabal bat ere.

Celaa sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak hezkuntza eta ikerketaren aldeko apustu «garbia» egingo du.  «Buru-belarri ari gara lan ikerketara, teknologi garapenera eta berrikuntzara baliabideak iritsi daitezen», adierazi du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)