Eusko Jaurlaritzak eta EHUk nazioarteko jardunaldiak antolatu dituzte Bilbon, ondarearen kudeaketarako prestakuntza integralari buruz hausnartzeko

2021-10-18

Bilboko Bizkaia Aretoan nazioarteko 70 aditu inguru bilduko ditu gaur eta bihar Charter (Cultural Heritage Actions to Refine Training, Education and Roles-Kultura Ondarearen ekintzak, prestakuntza, hezkuntza eta rolak hobetzeko) Workshop edo jardunaldian. Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta UPV-EHUko Arte Ederren Fakultatearekin lankidetzan antolatu du topaketa. Helburua Europa mailan kultura-ondarearen eremuan, estrategia sektorialak eta lanbidean jarduteko konponbideak garatzea eta aplikatzea da. Horrela sektorean estrategia iraunkor eta oso bat sortzearen inguruan hausnartuko dute nazioarteko adituek. 

Bilboko Bizkaia Aretoan gaur eta bihar egingo den topaketan Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Euskadiko eragile desberdinek, zaharberritzaileak, museoetako teknikariek eta arkeologoek, EHUko irakasleek, ikerlariek eta kultura ondarearen inguruan lan egiten duten hainbat autonomo eta enpresa txikik parte hartuko dute. Europatik, berriz, Bartzelonako Unibertsitateko, University of Gothenburg-eko, Academy of Fine Arts of Vienna-ko, Institute for the Protection of Cultural Heritage of Slovenia-ko, ICOMOS-eko, Veneranda Fabbrica del Duomo-ko, Irlandako Local Government eta Heritage saileko eta, Kontserbazio eta Zaharberritze Institutuko, eta Portugaleko hainbat eragile etorri dira Bilbora ondarearen kudeaketaren inguruan hausnartzera. 

CHARTER 

CHARTER (Cultural Heritage Actions to Refine Training, Education and Roles-Kultura Ondarearen ekintzak, prestakuntza, hezkuntza eta rolak hobetzeko) izeneko ekimena 2021eko urtarrilean hasi zen, eta 4 urte iraungo du. Bartzelonako Unibertsitateak gidatzen du, eta eskubide osoko 21 kidek osatzen dute, eta beste 7 kide afiliatu ditu, Europar Batasuneko 14 estatu ordezkatuz, sektore akademikoa/prestakuntza barne, agintari publikoak, Europako ondarearen sektoreko ordezkariak, Europako kultura-ondarearen sare eta sektore publikoarekin batera. 

Gainera, arreta berezia jartzen da eskualde-ekosisteman, eta Europako 5 eskualdek parte hartuko dute egitasmoan: Euskadi, Alentejo (Portugal), Free Hanseatic City of Bremen (Alemania), Tuscany Region (Italia), eta Vastra Gotaland (Suedia). Horretarako ERRIN (European Regions Research and Innovation Network/Red de Investigación e Innovación de las Regiones Europeas) erakundeak koordinatuko ditu eskualdeetako bazkideen zereginak, horietako bat izanik CHARTER in REGIONS mintegiak antolatzea. Lehenengoa gaur eta bihar Bilbon ospatzen ari dena da.

 

Iruzkin bat
  • @AVPIOP
    2021-10-20

    Comentario de Twitter:
    Se ha celebrado durante los días 18 y 19 en el Bizkaia Aretoa de la UPV.
    https://t.co/7jnGgq3N2I

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak