Berriak Osasuna

HASIA DA GRIPEAREN AURKAKO TXERTAKETA ARRISKUKO POPULAZIOAN

2021-10-18

Ostegunetik, 80.000 pertsona inguruk hartu dute txertoa jartzeko zita, Osakidetzaren webgunearen bidez edo osasun-zentrora deituta

 

 

Osakidetzak gaur hasi du gripearen aurkako txertaketa-kanpaina, lehenengo dosiak emanda. 80.000 pertsona inguruk hartu dute dosia jasotzeko zita, webgunearen bidez edo osasun-zentrora zuzenean deituta, Osakidetzak ostegunean hitzordua hartzeko aukera ireki zuenetik.

 

Gogoratu lehenengo fase honetan deialdia arrisku-taldeei zuzenduta dagoela, hau da:

 

  • 65 urte edo gehiagoko pertsonak
  • Patologia kronikoren bat duten pertsonak (biriketakoak, bihotzekoak, diabetesa…)
  • Haurdun dauden emakumeak
  • Osasun-arloko profesionalak, gizarte-zerbitzuetako langileak eta familiako zaintzaileak
  • Zaharren egoitzetan bizi diren pertsonak (kolektibo horri aste honetan bertan hasi zaio txertoa jartzen)

 

Txertoen erabilgarritasunaren arabera, gainerako biztanleengana zabalduko da parte-hartzea, eta azaroaren 15etik aurrera hartu ahal izango dute zita.

 

Zita hartzeko bideak, arriskuko populazioa izan ala ez, hauek dira:

 

-    Osakidetzaren web orriko aurretiko hitzordua atala: www.osakidetza.eus

-    Osasun-zentrora deitu eta 2. tekla sakatu lokuzioa entzun ondoren.

 

Gainera, 80 urtetik gorako pertsonei telefonoz gogoraraziko zaie txertoa jartzeko aukera dutela dagoeneko.

 

Osakidetzak COVID txertoaren hirugarren dosia eta aldi berean gripearen aurkako txertoa ematea eskainiko du bi baldintza betetzen diren kasuetan: 70 urte edo gehiago izatea eta COVID-19aren aurkako txertoa duela 6 hilabete baino gehiago jarri izana.

 

Txertoa jartzeaz gain, Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazi dute gripea prebenitu daitekeela hainbat neurri betetzen badira, besteak beste, eskuak garbitzea, jendetza saihestea, espazio itxiak aireztatzea eta maskara erabiltzea.   erabil dezala, bereziki leku itxietan eta gripe-sintomarik izanez gero.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko