Berriak Segurtasuna

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek istripua izan duen txirrindulari bat erreskatatu dute Gorbean

2021-10-16

Biktima, 63 urtekoa, Ertzaintzaren helikopteroak eta baliabideek erreskatatu dute, Gorbetik mendiko txirrinduan jaisten ari zenean erori ondoren. Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteek, helikoptero batek lagunduta, erreskatatu dute zauritua, eta gero Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Gaur goizeko hamaikak eta hogeian mendian zebilen pertsona batek larrialdietako SOS Deiak 112 zerbitzura deitu du Zeanuriko udal-barrutian, Gorbeako gurutzetik jaisten ari zenean, txirrindulari bat erori egin dela esanez. Biktima konorterik gabe geratu da istripuaren ondoren. Zaurituaren egoera larria izan zitekeenez eta hura zegoen lekura iristeko zailtasunak ikusita, Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero bat eta Mendiko Atala mobilizatu dituzte.

Istripua izan duen txirrindularia aurkitu eta erreskatatu ondoren, Osakidetzaren helikopteroa zegoen lekura eraman dute, eta honek Gurutzetako ospitalera eraman du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko