Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Espainiako Txirrindulari Itzuliko 1.200 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute Euskadiren standa lehenengo 18 etapetan

2011.eko irailak 08

Euskadik babesle gisa parte hartu du Vueltan 'Euskadi, goza ezazu' bere markarekin eta horretarako prestaturiko stand batekin, bertan euskal gastronomiaren produktu ezaugarrienak dastatzeko aukera eskainiz. 

1.200 pertsonak baino gehiagok (parte-hartzaileak, antolamenduko kideak, gonbidatuak eta 10 nazionalitate baino gehiagoko kazetariak bilduta) izan dute Euskadiren erakargarri guztiez gozatzeko aukera Vueltaren etapetan.  

Bilbora iristean, Eusko Jaurlaritzako hainbat kidek egingo diete harrera parte-hartzaileei, eta horien artean izango dira Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabé Unda, baita Saileko sailburuordeak eta beste kide batzuk ere. 

Patxi López lehendakaria ere parte-hartzaileekin batera izango da Vueltaren ibilbidearen zati batean. 

Bihar arratsaldean iritsiko da Euskadira Espainiako Txirrindulari Itzulia, 33 urteren ondoren. Lasterketak Euskadin emango dituen egunetan, antolamenduak, parte-hartzaileek, gonbidatuek eta bertaratuek Vueltarekin batera ibilbide osoa egin duen standari esker ezagutu dituzten erakargarriak bertatik bertara eta zuzenean gozatzeko aukera izango dute. 

Eusko Jaurlaritzak, Turismo Sailaren bidez, stand propioa jarri du, eta bertan, Euskadiren gastronomiaren produktuez gozatu ahal izateaz gain, euskal turismo-eskaintzari buruzko informazioa eman da. Vueltako lehenengo 18 etapetan hainbat nazionalitatetako 1.200 pertsona baino gehiago igaro dira standetik. Honako hauek izan dira bisitarien jatorrizko herrialdeetako batzuk: Italia, Frantzia, Belgika, Luxenburgo, Holanda, Britainia Handia, Estatu Batuak eta Errusia. Horietako gehienak lehentasunezko merkatuak dira Euskadiko turismoarentzat. 

Espainiako Vueltaren atzo asteazkeneko etaparen irteera Faustino bodegetatik izan zen, Oionen, Arabako Errioxaren bihotzean. Bihar ostirala gurera itzuliko da, Bilbon izango baitu helmuga, Nojatik datorrela. Hurrengo egunean, larunbata, Vueltaren azkenaurreko etapa Bilbotik aterako da eta Gasteizen amaituko da. 

Bilbora iristean, Eusko Jaurlaritzako hainbat kidek egingo diete harrera parte-hartzaileei, eta horien artean izango da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburu Bernabé Unda, besteak beste. Patxi López lehendakaria ere parte-hartzaileekin batera izango da Vueltaren ibilbidearen zati batean. 

Euskadik etapa guztietan parte hartu du Vueltan. Helmugetan eta errepidearen bi aldeetan 'Euskadi, goza ezazu' marka zuten hesiak ikusi ahal izan dira. Vueltak 640.000 ikusleko batez besteko audientzia du etapan zehar eta 724.000 ikuslekoa helmugan, eta Eusko Jaurlaritzak ekitaldi horretan izan duen presentziaren bidez Euskadi turismo-helmuga gisa sustatu eta dagozkion erakargarri guztiak jendeari helarazi nahi izan ditu, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak abiarazitako esperientzia-paketeak barne, hau da, turismoa ulertu eta diseinatzeko aurrerapen berritzailea barne. 

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak finkatu duen laneko eta turismo-eskaintzako ildo berri horren helburua zera da, lehiakortasuna eta bikaintasuna oinarritzat hartuz Euskadiko turismoa garatzea eta lurraldeko ekonomiarentzat zutabe bihurtzea, datozen urteetan enplegua eta aberastasuna sortzeko, 2010-2013ko Lehiakortasun Planak eta 2010-2013ko Turismoaren Marketin Planak ezartzen dutenari jarraiki. 

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 8a

Iruzkin bat
  • @DocJulia
    2011.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @mirenepalacios http://t.co/f5Nj6gJ Mas de 1.200 personas han visitado el stand de Euskadi en primeras 18 etapas de la Vuelta Ciclista Es

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan