Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak berretsi egin du Euskadik Europa sozial eta lehiakor, ireki, solidario eta iraunkorraren alde egiten duen apustua, Europa demokratiko eta anitza

2021-10-18
  • Iñigo Urkulluk Europar Batasuneko estatu kideetako diplomazialarien 21 ordezkariak hartu ditu Madrilen
  • Lehendakariak diagnostiko bat partekatzearen, etorkizun partekatu bat definitzearen, hitz egitearen eta akordioak lortzearen garrantzia defendatzen du

Iñigo Urkullu lehendakariak Europar Batasuneko estatu kideek Madrilen duten kidego diplomatikoari harrera egin dio, eta ongietorria eman die Euskadi Basque Countryra.

Gaur Lehendakaritzan egin den bileran, Europako 21 herrialdetako ordezkariak izan dira, Esloveniako Robert Krmelj enbaxadorea buru dutela, Europako Batasuneko txandako lehendakaria, hain zuzen. Bilera horretan izan dira, halaber, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendaria eta Esloveniako ohorezko kontsula Donostian, eta Europan gaurkotasun handia duten gaiak bateratzeko balio izan du, hala nola pandemia osteko susperraldi ekonomikoa eta soziala, Europako Funtsen kudeaketa edo trantsizio energetikoa eta klima-aldaketa.

Bileraren aurreko hitzaldian, Urkullu lehendakariak nabarmendu du Euskadik Europarako bokazioa duela; eta, “Europaren etorkizunaren ikuspegiari” egiten dion ekarpenaren erakusgarri, Euskadik Europa sozial eta lehiakor, ireki, solidario eta iraunkorraren, aldeko apustua egiten duela adierazi du, “Europa politiko, demokratiko eta anitza, Euskadik bere espazio propioa izango duena”. “Euskadi bazkide positiboa, eraikitzailea eta fidagarria da Europarentzat”, gaineratu du.

Era berean, pandemiaren garaian bereziki, Lehendakarik nabarmendu du garrantzitsua dela konfrontazio, zatiketa eta liskar politikak atzean uztea, eta diagnostikoa partekatzea, etorkizun partekatua definitzea, hitz egitea eta akordioak lortzea. "Hau da Euskadin garatzen saiatzen garen eredua", adierazi du.

Europako talde diplomatikoaren bisita Euskadira

Urkullu lehendakariak Europako talde diplomatiko honekin 2013az geroztik egin duen bosgarren lan-bilera. Oraingoan, Alemania, Austria, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Herbehereak, Polonia, Portugal eta Suediako enbaxadoreek bisitatuko dute Euskadi, baita Europako Batzordearen ordezkaritza batek ere.

Diplomatikoek Euskadira egindako bisita ofiziala urriaren 17an hasi zen, eta hilaren 19an, asteartearekin, amaituko da. Lehendakariarekin izandako harreraz gain, Eusko Legebiltzarreko presidente Barkatxo Tejeriarekin bilduko dira eta Gernikako Batzar Etxea –Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak hartuko ditu–, Chillida Leku museoa eta Basque Culinary Center ere bisitatuko dituzte. Teknologiaren arloan, ordezkaritzak aukera izango du Euskadiko LHko Ikerketa Aplikatuko Zentroa-Tknika, Miramongo Teknologia Parkea eta Viralgen enpresa bioteknologikoa ezagutzeko. Terapia genikorako bektore biralen ekoizpenean espezializatua da Viralgen enpresa.

Halaber, taldeak Euskadiko Biodibertsitate Zentroa bisitatuko du (Busturiako Madariaga Dorretxea), eta bertatik bertara ezagutuko du Basque Green Deal ekimena, garapen ekonomiko bidezko eta iraunkorrerako euskal eredua, industria eta teknologia palanka nagusi direla.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak