Elkarlan Sariak
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Bingen Zupiriak GaituzSport saria eman dio Bizi Orain Bio Cruces programari

2021-10-14

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Gasteizko Europa Jauregian izan da gaur, GaituzSport sariak banatzeko ekitaldian. Zupiria sailburuak Bizi Orain Bio Cruces programari eman dio jarduera fisikoaren bidez osasuna sustatzeko jardunbide egokiak sustatzeko GaituzSport Saria, minbizia duten pertsonengan jarduera fisikoaren praktika sustatzeagatik, haien osasun fisikoa eta mentala hobetzen eta testuinguru komunitarioetan sozializatzen eta parte hartzen laguntzeagatik.

 
Ekitaldian, Tokyoko Joko Paralinpikoetan parte hartu duten euskal kirolari Paralinpikoak, Zuzenak fundazioa eta Just Badminton, Javi Conde Atletismo Kluba #DownParis2024 kanpainagatik eta Valdemar Upeltegiak saritu dituzte. Gainera, sari berezia Nilofar Bayat gurpildun aulkiko saskibaloi jokalariak eta Afganistango errefuxiatuak jaso du.


Informazio gehiago hemen
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)