Berriak

Euskadiren presentzia Argentinako ExpoFerretera Azokan

2011.eko irailak 09

Spri-ri lagunduz enpresa sustatze ekintzen programaren barruan, Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritza 2011ko ExpoFerretera azokan egon zen erakusketari gisa. Nazioarteko Burdindegia, Iturgintza, pintura eta eraikuntzarako materialen erakusketa hau Buenos Airesen izan zen irailaren 1-tik 4ra. Euskadiko stand-ean, ordezkaritza hurrengo BEC, Ferroforma 2013 eta Espainiako Makina Erremintaren Bienala 2012 azokak hedatu zituen, sektoreko milaka bisitari artean.

Ekintza hau BEC eta ExpoFerretera-ren antolatzaileen arteko hitzarmenaren ondorioa izan zen, Mercosur-reko Euskadiren Ordezkaritzaren laguntzarekin, Buenos Airesko ExpoFerretera eta Bilboko Ferroforma azoketako elkarrekiko sustatze mekanismoak ezartzeko.

2010 urtean bezala, eta oso emaitz onuragarriekin, aurten Eusko Jaurlaritzaren Buenos Aires-en oinarritutako Ordezkaritzak Bilboko BEC azokak hedatu zituen Argentinan, Paraguain eta Uruguain eta erosteko ahalmena duten Bilbora bisitari taldeak koordinatu zituen. Lan honen barruan BEC-ri agenda bat egiten lagundu zion, bere Marketing Zuzendaria  Argentinako burdindegi banatzaile nagusiak bisitatzeko eta Ferroforma 2011 bisitatu zuten Argentinako eta Uruguaiko sei enpresaren ordezkaritza bat koordinatu egin zen.

Kasu honetan, Euskadiren Ordezkaritzaren langileen presentzia ExpoFerretera-n zegoen stand-a zuzenean  kudeatzen, BEC azoka interesa duten burdindegi enpresen datu-basa gehitu egin da. Enpresa hauek gonbidatu ahal izango dira etorkizunean bisitari-taldeetan parte hartzera, burdindegi, osasuna eta eraikuntza materialen produktu banatzaileak eta kontsumitzaileak diren 1500 enpresa baino gehiago pasa zirelako stand-etik, sektorean eusko eskaintza ezagutzeko interesarekin.

ExpoFerretera azoka burdindegi-sektorearen ekintzarik inportanteena da Hegoamerikan. Buenos Airesko Costa Salguero azoka-eremuan eta aurten 10 herritatik etorritako 260 erakusketari eta 18000 bisitari profesional egon diren 18 mila metro karratuko azaleran egin da. Argentinako burdindegi-sektorea bertako industria-sortzaile inportante bat da. Herri osoan 20 mila salmenta-gune ditu, 6 mila enpresa hornitzaile baino geihagori 8000 eta 20 mila produktu artean erosten dizkietenak. Testuinguru honetan, BEC-eko azokeen sustatzeak, Bilboko azoka-eremuaren nazioarteko etorkizuna finkatu nahi  ez ezik, sektorean banatzaileak diren euskal enpresen produktuak hedatu ere bai

Bestalde, stand-ean  Euskal Herriko turismo-argazkiak zeunden eta Euskadi Goza Ezazu kanpainaren 1000 liburuxka banatu ziren bisitarien artean, BEC-eko azoketara bisita osatuko dituen euskal industriaz, turismo-edertasunaz eta gastronomiaz interesatuta daudenentzat.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko