qrcode

Arantza Larrauri Finantza Politikako Zuzendariak Geroaren 25. Urteurrenean parte hartu du

2021-10-14

Geroa Pentsioak Enpleguko BGAEaren 25. urteurrena dela eta, Arantza Larrauri Finantza Politikako Zuzendariak amaiera ekitaldia probestu du Euskadiko gizarte-aurreikuspenaren historia laburki berrikusteko eta abian jarri zenetik igaro diren 38 urteak balioesteko.

“Euskadin eta Euskaditik kanpo aintzatetsia izan den arrakasta-istorioa”, azpimarratu du, eta gaur egun pentsioak ematen dituzten BGAEentzat (erretiroa, baliaezintasuna, heriotza, gaixotasun larria, langabezia eta mendekotasuna) aurreikuspen-planak dituzten 71 erakunderen bidez kudeatutako 27.000 milioi eurotik gorako ondarea suposatzen du.

Hala ere, Larraurik Gizarte Segurantzaren krisia oinarri hartuta, aurreikuspen sozial osagarriari balioa emateak dakarren akatsaz ere ohartarazi du. Izan ere, horrek biztanleriaren sektore zabalen mesfidantza bultzatzen du, eta azkenean gainera, izugarri zailtzen du haren garapena, bere ustez.

Enpleguko gizarte-aurreikuspena publikoaren osagarria da, eta banakako aurreikuspena, berriz, enplegukoaren osagarria. Horren arrazoiak enpleguko BGAEen indarguneak dira, eta, zehazkiago, lehentasunezko modalitateko enpleguko BGAEenak. “Indargune horiek oso garrantzitsuak dira, eta Finantza Politikako Zuzendaritzak 10 urte daramatza horien sustapenean arreta jartzen”, nabarmendu du Zuzendaritza honen egungo arduradunak.

Azterketa Enpleguko BGAEentzat egiten denean, horiek osagarritasun-ideiari hobeto egokitzen zaion beste errealitate bat aurkezten dute; hala, kobratzeko moduari erreparatuta, Enpleguko BGAEek ordaindutako prestazioen zenbateko osoaren % 58 errenta aktuarial gisa kobratu da, eta % 8 finantza-errenta gisan.

Horixe da Arantza Larraurik BGAEei buruz eskaini duen egoeraren argazkia.
Argazki horretan sakondu nahi du Eusko Jaurlaritzak, BGAE modalitate guztietan errenta moduan kobratzea sustatzeko. “Ildo horretan, Eusko Jaurlaritza helburu hori lortzen lagunduko duten neurriak sustatzearen aldekoa da. Horixe da, hain zuzen ere, Ekonomia eta Ogasun Sailak egin duen bidea”, Donostian egindako amaiera ekitaldian azpimarratu du, eta zorionak eman dizkie “Geroako erakunde osoari, bere bazkideei eta era berean, urte hauetan Geroa Gipuzkoako gizartean eta euskal gizartean erreferente izan dadin lagundu duten profesionalei”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak