Berriak Lehendakaritza
Eu

Hezkuntza, krisitik irteteko oinarria

2011.eko irailak 07

Gaur abiarazi dute ofizialki EHUren 32. ikasturte akademikoa

Eusko Jaurlaritzak «orain arte bezala, ahalegin guztiak egingo ditu ekaitzetik onik ateratzeko», ez bakarrik zerbitzuei bere horretan eutsiz, baizik eta inbertsio gehiago eginez eta «euskal hezkuntza sistemaren beharrezko modernizatzeari» ekinez. Lehendakariaren arabera, «arazoa baino, hezkuntza krisia konpontzeko eta bertatik irteteko oinarria da».

Patxi Lopez, lehendakariak hezkuntzaren alde egingo du krisi ekonomikotik irteteko «oinarri» gisa, eta ondokoa baieztatu du: «hezkuntzan inbertitzea garestia bada, are garestiagoa da ez egitea, eta horregatik alor hau baztertu beharko genuke sektore publikoari eragiten dion joera itogarritik».

Lehendakariak uste du denok «bereizketarik gabe, ekarpenak egin, ulertu eta partekatu behar dugula herriaren lehentasuna zein den erabakitzeko, eta hala krisitik ateratzeko». Lopezen aburuz, hezkuntzak eta zientziak dute «lehentasuna»,  «etorkizun hobea» eraikitzen lagunduko digutelako.

Lopezen ustez, Euskadin beharrezkoa da ahalegin guztiak egitea «orain arte egin dugun bezala, ekaitzetik onik ateratzeko, hau da, oinarrizko zerbitzuei bere horretan eutsiz, baita euskal hezkuntza sistema modernizatzeko beharrezko inbertsio gehiago eginez ere».   Sektore honetan inbertsiorik ez egitea, «hondamendia» litzatekeela adierazi du.

EHUko 2011-2012.ikasturtearen inaugurazio ekitaldian, lehendakariak esan du ezin direla «gastuak eta kostuak  murriztu eta moztu, horiek hezkuntzari, osasunari, gizarte politikei eta ekonomikoki hazten utziko ez digun edozeri eragingo dioten eguna  iritsiko delako.   Horrexegatik uste du erreforma sakonak egin behar direla herri honetan, zerga gaietan Eusko Jaurlaritzak defendatzen duen modukoa. Proposamen honen helburua, kargen banaketa bidezkoagoa egitea, eta batez ere, gaur egun gure herriak bizi duen zerga-iruzurra nabarmen murriztea da. Era honetan, mundu guztiak bere diru-sarreren araberako ekarpena egin beharko luke.

Bere aldetik, Euskal Unibertsitate Publikoak buruan jarraitzen du, gizarte zibilizatu, aske eta anitz baten eredu moduan, bizikidetza,  aniztasun ideologikoarenganako errespetua eta egindako mina aitortzeko bide gisa.

Denon artean gure memoria gorde behar dugu, batez ere ezagutzaren lekuan, unibertsitatean, izua itzuli ez dadin berriro.

Bere aldetik, Isabel Celaa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak esan du hezkuntza «aurrerapenaren motorra dela», eta beraz, zientzia, teknologia eta ikerketa bultzatzearen alde egin du. Era berean, esan du unibertsitatea balio demokratikoen transmisorea dela eta, unibertsitatea bera «bizikidetzarako bidea, aniztasun ideologikoari errespetua eta indarkeriak sortutako mina aitortzeko» buruan egotearen alde azaldu da. Gaineratu du «ezinezkoa dela herri bat ahanzturatik» eraikitzea.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)