Berriak Osasuna

Euskadik Osasuneko I+G+b-ko sektoreak pilotaje talde bat sortu du RIS 3 espezializazio adimendunerako

2021-10-13

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak jardunaldi bati hasiera eman dio. Jardunaldi horretan, pilotaje-talde berri bat sortu da osasunaren arloko RIS3 espezializazio adimendunaren estrategiarako. Hogei bat eragile dagoeneko talde berriaren parte dira, eta talde horren helburua da osasunaren arloko I+G+Bak ezagutza sortzea, euskal ekonomiak lehiakortasuna hobetzeko palanka gisa balio izatea eta emaitzek herritarrei osasun-asistentzia hobea ematea.

Osasuneko sailburuak asistentziaren arloarekin batera lan egiteko beharra nabarmendu du, gizarteak osasunaren arloan egiten diren ikerketen emaitzez baliatzeko aukera izan dezan. Azken batean, ezagutza praktikan jartzeko eta gizartera iristeko lan egin beharko litzateke, lankidetza publiko/pribatuaren bidez.

Gotzone Sagarduik adierazi du osasun-sistemak hori lortzeko tresnak dituela: asistentziako eta ikerketako langileak; egitura (BIOEF, zientzia- eta kudeaketa-buru gisa, baita osasun-institutuak ere) eta ekosistema publiko/pribatua.

Bestetik, Gotzone Sagardui sailburuak ziurtatu duenez, medikuntza pertsonalizatuak eta doitasunezkoak etorkizuneko erronkak planteatzen ditu, eta pilotaje-talde berriak horiei erantzun beharko die. Adierazitako arloak hauek izan dira:

  1. Medikuntza genomikoa eta terapia aurreratuak, CarT immunoterapia, besteak beste. Tratamenduak erraztuko dituzte, terapia genikoarekin edo medikuntza erregeneratiboarekin batera.
  2. Osasun digitala eta datuen tratamendua (Big Data). Medikuntzaren pertsonalizazio horretan funtsezkoa izango da, daturik gabe ez baitago medikuntza pertsonalizaturik.
  3. Gure enpresa-ingurune hurbileneko dispositibo eta teknologia biomediko berriak sartzea.
  4. Eta neurozientziak eta gaixotasun mentalak beste lan-arlo bat izango dira etorkizunean.

RI3 – Espezializazio adimendunaren estrategia osasun pertsonalizatuan

RIS3 Euskadi, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2030 Planean sartuta, lanean ari da hazkundea eta enplegua sortuko dituzten balio erantsi handiko arloetan sakontzeko. Aukera-eremuak dira, non Euskadik baduen gaitasuna bai enpresan bai zientzian/teknologian. Euskadin, industria adimenduna, energia garbienak eta osasun pertsonalizatua dira aukera-eremu horiek.

Pilotaje-taldeak osasun pertsonalizatuaren arlo zehatzetan sakondu nahi du, gaitasuna sortzeko enpresan eta zientzian/teknologian.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak