Emakundek Gasteizen gertatutako emakume baten hilketa gogor salatu du eta hiritarrei euren gaitsezpena agertzeko deia egin die

2021-10-12

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak Gasteizen gertatutako emakume baten hilketaren aurrean bere gaitzespen irmoena azaldu du eta bere elkartasuna eta laguntza eskaini die eraildako emakumearen familiari eta gertukoei, bereziki bere semeei. Emakundek abian jarri du kasu honetarako protokoloa eta Gasteizko Udalarekin batera bihar eguerdiko 12etarako elkarretaratzea deitu du Gasteizko Plaza Berrian. Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun Sailburuak, eta Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, bertan parte hartuko dute.  Goizean Gasteizko Udaleko bozeramaleen batzordea bilduko da.

Emakundek gogoratu du emakumeen aurkako indarkeria mota hau menpekotasun eta emakume eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazgarri latz eta gogorrena dela eta dei bat luzatu die herritarrei euren gaitzespena azaldu dezaten, emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko gizarte bat eraikitzeko hiritar guztien jarrera aktiboa ezinbestekoa delako

2 iruzkin
  • 2021-10-12

    Hilketa kondenatzea, indarkeriarekin bizi behar izatea ez da normala, espero dezagun liderrak gehiago ikustea, oraindik gizonek menderatzen duten mundu batean jazarpenarekin sentitzeko beldurrik gabe, badirudi gogoko dituztela gauza bera suntsitzeko gerrak. Jokabide susmagarriak hautematen direnean, herritarrei ohartarazpenak helarazteak, ez baitira bat-batean agertzen gertakari horiek; izan ere, gertakarien garaian manifestazioak gertatzen ari dira, eta espiral batek tragedia-egoera ekar dezake. Sare konfidentzialak dira, eta ezin da kontu horretaz gehiago hitz egin, funtzionarioen arteko familiari ere ez, adibidez. Hortik hitzak atera daitezke, eta haizeak eramaten ditu, iristen diren lekuan eragina izateko.

  • 2021-10-12

    Condenar asesinato, no es normal tener que convivir con la violencia, esperemos se vayan viendo más lideresas sin temor a sentirse con acoso en un mundo todavía dominado por hombres parece les gustan las guerras de destruir hasta lo propio. Hacer llegar alertas de la vecindad a la Administración cuando se detectan comportamientos sospechosos pues no suelen aparecer de manera repentina estos episodios sino que se van dando manifestaciones en el tiempo de hechos suman una espiral pueden acabar en tragedia. Redes confidenciales donde no quepa la corrupción de hablar más de la cuenta por ejemplo incluso a la familia entre funcionariado de donde pueden salir palabras se las lleva el viento para poder causar efecto donde lleguen.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak