Eusko Jaurlaritzak berehalako bilera bat deituko du energia-kostuek gehien kaltetutako sektoreekin

2021-10-11
  • Prezioa neurririk gabe igotzeak energiak Euskadiko susperraldi ekonomikoaren erritmoa baldintza dezake, eta Eusko Jaurlaritzak uste du Espainiako Gobernuak irmoago joka dezakeela
  • Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila eta Energiaren Euskal Erakundea Espainiako Gobernuari eta Europako Batzordeari helaraziko dizkieten neurrien proposamena lantzen ari dira

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak azken egunotan azaldutako kezka areagotu egin da, Sidenor enpresak hogei egunez ekoizpena geldituko duela jakin ondoren.

Sail horretako arduradunek bilera eta elkarrizketa ugari izan dituzte kaltetutako sektore eta enpresekin, eta jakitun zen argiaren prezioaren mehatxuak industria-jardueran inpaktu-neurriak eragin zitzakeela.

Horregatik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen saila eta Energiaren Euskal Erakundea txosten berri bat lantzen ari dira, azken urteotan egindako lanaren ildotik, euskal industriaren energia-kostuaren kolpea arintzeko neurriak zehazteko.

Energiaren kostuak jada lehiakortasunari kalte egiten bazion industriari, azken asteetan izandako igoerak Euskadiko susperraldi ekonomikoaren erritmoa nabarmen baldintzatu dezake, industria intentsiboa dugula kontuan hartuta.

Zalantzarik gabe, eragin hori nazioarteko testuinguru baten ondorioa da, non arrazoi geopolitikoak dauden, alde batetik, eta Europako funtzionamendu-arauak, bestetik, baina badira argindarraren fakturaren antolaketari lotutako arrazoi teknikoak ere, zeinetan Espainiako Gobernuak modu irmoagoan jardun dezaken egoera horietan, are gehiago negu betean egoerak okerrera egin dezakenean.

Asteazken honetan Arantxa Tapia sailburuak Espainiako Gobernuari eta Europako Batzordeari dagokienez Euskaditik helarazi nahi ditugun neurriak eta jarduera-ildoak partekatuko ditu Gobernu Kontseiluan, eta industria-sektoreekin partekatuko ditugu ostiral honetarako bertan egingo den bileran.

 

3 iruzkin
  • 2021-10-13

    Eta gerta liteke kontsumo jasanezinean oinarritutako hazkundeko lehengai batzuk kolapsatzea.

  • 2021-10-13

    Errekurtsoaren falta sumatuko da kontsumo gehiegiaz ingurugiroa begiratu gabe

  • 2021-10-13

    Y puede caber esperar un posible colapso ciertas materias primas crecimiento basado en consumo insostenible

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak