Berriak Kultura
Eu

Jaurlaritzak 889.900 euro bideratuko ditu toki-mailako gazte-ekipamenduetarako (2011-09-06(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko irailak 06

Agindua, Kulturako sail¬buruarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko 2011erako diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

Gobernu Kontseiluak Kulturako sailburuaren agindu bat onartu du, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko 2011rako diru-laguntzak emateko modua arautzeko. Horretarako, 889.900 euro erabiliko ditu.

Kultura Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko gazteria eta gizarte-ekintzaren esparruan jarduerak suspertzeko lanetan dihardu beste zenbait erakunderekin batera. Helburu hori lortu nahian, Euskadiko Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei eta toki-izaerako udalaz gaindiko erakundeei beren gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko laguntzak eskaintzeko bideak ezartzen dira agindu horren bitartez, bai ekipamendu berriak eraikitzeko, bai orain daudenak handitzeko edo hobetzeko.

Laguntzotarako 889.900 euro bideratuko dira. Euskadiko Autonomia Erkidegoan berezko izaera juridikoa duten toki-erakundeek eta berezko nortasun juridikoa duten udalaz gaindiko mankomunitate edo erakundeek indarreko legeriaren arabera udal batek baino gehiagok eratuta egon eta nortasun juridiko berezkoa dutenak jaso ahal izango dituzte soil-soilik agindu horretan adierazten diren diru-laguntzak. Udalaz gaindiko erakunde horiek, bakoitzaren estatutuetan aurreikusitakoaren arabera, bidezko gaitasuna eta egokitasuna erakutsi behar dute, beren jardun-esparruaren barruan, haien proiektuak behar bezala aurrera eramateko. Ez dira onuraduntzat joko beren estatutuetan gazte-politika erakundearen eskumenekoa dela jasota ez duten hainbat udalerriz osaturiko udalaz gaindiko erakundeak.

Diru-laguntza jasotzeko modukoak izango dira berariaz 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzako ekipamenduak izango dituzten higiezinak eraiki, eraberritu, egokitu edo handitzeko lanak egiteko profesional gaituek landutako proiektuen erredakzio-laneko gastuak, bai eta lan horiek 2011ko ekitaldian exekutatzeko gastu edota kostuak ere. Kasu guztietan, erakunde eskatzaileak gutxienez kostu osoaren % 30 finantzatu beharko du bere funts propioekin.

Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua indarrean jartzen denetik aurrera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan