Etxebizitza lehentasunez erosteko lege-proposamenaren aurka dagoela adierazi du Eusko Jaurlaritzak (Gobernu Bilera 2021-10-13)

2021-10-13
  • Jaurlaritzak adierazi du EH Bilduren proposamenak ez duela ezer berririk ekartzen legezko erregulazioari dagokionez

Gobernu Kontseiluak adierazi du administrazio publikoek etxebizitza lehentasunez erosteko eta inbertsio-funtsen jarduera mugatzeko lege-proposamena kontuan hartzearen aurkako irizpidea duela. EH Bildu legebiltzar taldeak egindako ekimenak administrazio publikoen lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea arautzen du, alokairu sozialeko etxebizitzen kopurua handitzeko bide gisa.

Gobernu Kontseiluak Gasteizen asteroko bileran aztertu du proposamena, eta aurkako irizpidea azaldu du, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legean, Etxebizitzari buruzko 3/2015 Legean eta Kode Zibilean berariaz araututa daudela argudiatuz. Bere ustez, gainera, lege-proposamenean adierazten da Etxebizitzaren Legea bateratu eta argitu beharko litzatekeela, baina proposamenak ez du ezer berririk ekartzen lege-erregulazioari dagokionez. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak erosteko lehentasunezko eskubidea du eta horren arabera jokatzen du. Era berean, argudiatu du proposamenak nahasmena sortzen duela eta ez duela planteatzen bateratzean beharrezkoak diren aginduak indargabetzea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko