Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak kamioien eta autobusen azterketa indartuko du Euskadin

2021-10-10
  • Urriaren 11tik 17ra gidatzeko eta atseden hartzeko denborak ikuskatuko dituzte kamioietan eta autobusetan.

Ertzaintzak kamioien eta autobusen zaintza eta kontrol kanpaina indartuko du urriaren 11tik 17ra bitartean, eta arreta berezia jarriko du ibilgailu horiek instalatuta dituzten takografoetan jasotako gidatzeko eta atseden hartzeko denboretan.

Kontroletan egiaztatuko da, beraz, baimendutako gidatze-orduak gainditzen diren eta ezarritako atsedenaldiak egiten diren, takografoak funtzionatzen duen edo manipulatu egin den erregistroak faltsutzeko eta polizia-kontrolak saihesteko. Horrez gainera, salgaien garraioan zainduko da ea baimendutakoa baino zama handiagoa daramaten eta zama behar bezala lotuta dagoen.

Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariaren esanetan “lehiakortasuna handia den sektoreetan, halaxe izanik garraioarena, presio ekonomikoak arrisku-jokabideak ekar ditzake, esate baterako, takografoa manipulatzea. Jabetu behar dugu bide-segurtasunerako arriskuek beti interes ekonomikoen gainetik egon behar dutela. Euskadiko errepideak leku seguruak bihurtzea denon erantzukizuna da”.

Kanpaina hau trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko aurtengo urte osorako programatu diren 46 kanpainen egutegiaren barruan egingo da.  

2 iruzkin
  • 2021-10-16

    Epaiek ibilbide judiziala dute; ibilgailu batek, zirkulatu ez arren, ezbeharra izan dezake, eta nahitaezko azterketa teknikoa egin ez izanak ondorioak izan ditzake edozein lekutan.

  • 2021-10-16

    Las sentencias tienen recorrido judicial, un vehículo aunque no circule puede sufrir un siniestro y no haber hecho una inspección técnica obligatoria puede tener consecuencias en cualquier lugar.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak