Kanarietako Gobernuak euskal agintariekin esperientziak partekatu ditu Irungo mugan, eta Atlantikoko Migrazioen Topaketa egingo dela iragarri du

2021-10-08
  • Carmen Nieves Gaspar Rivero Kanarietako Lehendakariordetzako Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusiak eta Txema Santana migrazio-politiken arloko aholkulariak bilera egin zuten atzo Beatriz Artolazabal sailburuarekin eta haren taldearekin
  •  Gaurko saioan, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, Xabier Legarreta Migrazio eta Asiloko zuzendariak eta Noemí Ostolaza Kabineteko zuzendariak Irungo Hilanderas erakundearen baliabidea erakutsi diote ordezkaritzari, eta Bidasoa ibaira hurbildu dira

 

Vitoria-Gasteiz, 2021/10/08

Kanarietako Gobernuak Euskadira bidaiatu du migrazioaren arloan eskumena duten euskal agintariekin biltzeko. Carmen Nieves Gaspar Rivero Kanarietako Lehendakariordetzako Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusia eta Txema Santana migrazio-politiken arloko aholkularia dira ordezkaritzaren buru.

Bisitaren arrazoia da bi autonomia-erkidegoen artean esperientziak partekatzea iragaitzazko migratzaileei laguntzeko programetan. Era berean, Europan eragin politikoa izateko esparruak eta bi lurraldeetako gizarteratze-politikak aztertzen saiatuko dira.

Horrekin batera, Euskadira egindako bisitaz baliatu nahi izan dute, Irungo mugatik, Las Palmaseko Elder Museoan azaroaren 10ean eta 11n egingo den Atlantikoko Migrazioen Nazioarteko Topaketaren berri emateko. Topaketa honetan hainbat gai jorratuko dira, hala nola desagertutako pertsonak eta osasuna eta joan-etorriko migrazioak. Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asiloko zuzendari Xabier Legarretak hitzaldi batekin hartuko du parte topaketaren lehen egunean.

“Migrazioen Topaketa Atlantikoa elkarrizketarako, eztabaidarako eta hausnarketarako gunea da, eta tokiko eta iragaitzazko herritarrei erantzun hobeak ematera eraman behar gaitu. Mugitzen diren pertsonengatik interpelatuta sentitzen gara, bereziki modu prekarioan, bizitza jokoan edo askotan galduz mugitzen direnengatik”, azaldu du Carmen Nieves Gasparrek. Aurreratu duenez, topaketa horretatik “lan-plan bat aterako da, eta jarraipena emango diogu, eta ondorengo edizio batean ebaluatuko dugu”.

 

Bisita Euskadira

Kanarietako Gobernuak Euskadira egindako bisita atzo hasi zen, Lakuan ospatutako lan-bilera batekin. Bilera horretan parte hartu zuten Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, Xabier Legarreta Migrazio eta Asilo zuzendariak eta Noemi Ostolaza Kabineteko zuzendariak.

Kanarietako ordezkariek bertatik bertara ezagutu zuten euskal erakundeek migratzaileei arreta emateko garatzen duten esperientzia; Artolazabalek, berriz, eskertu egin zuen Kanarietako Gobernuak migrazioaren arloan euskal esperientzia ezagutzeko duen interesa.

Gaurko eguna beste lan-bilera batekin hasi da. Bilera hori Irunen egin da, eta sailburuak ez du parte hartu. Bertan, Kanarietako eta Euskal Herriko ordezkaritzek esperientziak partekatu dituzte eta elkarlanerako harremanak estutu dituzte; izan ere, uharteetan gertatzen denak berehalako eragina du Frantziako herrialdearekiko mugaz haraindiko igarobidean.

Ondoren, Hilanderasko baliabidea bisitatu dute, Gurutze Gorriak kudeatua, eta bertatik bertara ikusi ahal izan dute nola funtzionatzen duen Eusko Jaurlaritzak antolatutako iragaitzazko migratzaileen arreta-sistemak. Hori bukatuta, Bidasoa ibaiaren ertzera joan dira, migratzaileentzat salbatu beharreko azken oztopora.

“Kezkatzen gaitu Europaren atarian etorkizun hobe baten bila datozen pertsonek jasotzen duten arretak”, esan du Lide Amilibia sailburuordeak. “Kezka bera partekatzen dugu eta okupazio berak mugitzen gaitu: gure komunitateetara iristen diren pertsonek arreta duina eta solidarioa izatea nahi dugu”, azpimarratu du.

Amilibiak ere bere sailak Kontingentzia Planarekin ezarritako baliabideen arretari buruzko datu batzuk eman ditu. 2018az geroztik, 18.857 lagun artatu dira: 5.837, 2018ko ekaina eta abendua bitartean; 4.244 lagun, 2019an; 3.493 lagun, 2020an; eta aurten, urriaren 3ra arte, 5.283 lagun artatu dira 

Sailburuordeak aitortu duenez, azken urtean Irunera iritsi diren ia pertsona guztiak Kanarietakoak ziren. Horrek bi gobernuen arteko lankidetzarekin jarraitzeko beharra indartzen du.

“Argi dago Kanarietan gertatzen denak isla duela Irungo mugan. Horregatik da estrategikoa lankidetza hori. Kanarietan gertatzen dena ezagutzeak aukera ematen digu aurrea hartzeko edo gure esku-hartzea hemen planifikatzeko”, esan du Amilibiak.

Kanarietako Gobernuak, berriz, bi administrazioen arteko harremana eta lankidetza baloratu ditu. “Mugako lurraldeak eta harrera-lurraldeak izatearen esperientzia partekatzen dugu. Eskerrik asko Eusko Jaurlaritzaren prestutasunagatik eta lankidetzagatik, eta informazioa trukatzen dugu politika eguneratuak eta errealitatera egokituak kudeatzeko eta diseinatzeko eraginkorragoak izan gaitezen”, esan du Carmen Nieves Gaspar Rivero Kanarietako Lehendakariordetzako Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusiak.

Kanariar Uharteetan 3.000 adingabe inguru daude une honetan. Adingabe horietako asko 18 urte betetzear daude. 6.000 plaza ditu, migratzaileei zuzendutako sei kanpamendutan kokatuak, eta Estatuak kudeatzen ditu. Azken urtean 13.000 migratzaile eraman dituzte penintsulara handik.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, iragaitzazko 5.000 migratzaile inguru igarotzen dira urtero. Europar Batasuneko erdialdeko eta iparraldeko herrialdeetara joan baino arinago, bi edo hiru egun geratzen dira Euskadin.

2 iruzkin
  • 2021-10-11

    Migrazio klimatikoen bidea prestatzea, nahiz eta lursail batean Low cost etxeak eraikitzeko arriskua minimizatu, beste leku batera eraman badaitezke egoerak zailtasunik gabe eta sismoen aurka kalte material arin asko eragin ez baditu, ez da gauza bera habe bat gainean erortzea edo material isolatzailez egindako pieza arin bat. Alerta goiztiarrei dagokienez, auzo-komunitateekin eta Administrazioarekin ere kogestioa egin ahal izango da, adibidez lapurretak eta boluntario-egunkariekin sortutako beste gertakari batzuk prebenitzeko, hobaria jaso duen zerbitzua arretarik gabe utzi gabe.

  • 2021-10-11

    Preparar camino migraciones climáticas, incluso en terreno donde se pueda minimizando el riesgo construcción casas low cost trasladables a otro lugar si la situación lo requiriese sin dificultad y a prueba de sismos no ocasiones muchos daños material ligero, no es lo mismo caerse encima una viga que una pieza ligera de material aislante. Lo de las alertas tempranas poder hacer también cogestión con las distintas comunidades de vecindad y Administración, por ejemplo para prevenir robos y otros sucesos sobrevenidos con diario de voluntariado sin dejar desatendido el servicio bonificado o no.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Directora General de Relaciones Institucionales de la Vicepresidencia, Dña. Carmen Nieves Gaspar Rivero