Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak argitara eman du azterlan bat balizko hauteskunde autonomikoetako boto aurreikuspenari buruz

2021-10-08

Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur txosten bat aurkeztu du, Hauteskunde Autonomikoak orain eginez gero boto aurreikuspena zein izango litzatekeen argitzeko. Informazio bilketa maiatzaren irailaren 27a eta urriaren 1a bitartean egin zen, telefonozko elkarrizketen bidez. 

Jarraian aurreikuspen eremu geografiko bakoitzerako taula bat aurkezten da hiru informazio zutaberekin: 

“Zuzeneko boto asmoa” inkestako datu gordinei dagokie, inolako doikuntzarik egin gabe. Bertan azaltzen dira bai abstentzioa, baita “ez daki” eta “ez du erantzuten” ere. Ehunekoak erroldarekiko kalkulatuta daude.

 PSKren boto “estimazioa” Prospekzio Soziologikoen Kabineteko talde teknikoak landutakoa da eta barneratzen ditu, alde batetik, aurreikusten den erroldaren gaineko abstentzioaren ehunekoa eta, beste alde batetik, alderdi politiko bakoitzarentzat aurreikusitako boto baliodunen ehunekoa (“besteak+zuriak” kategorian daude, boto zuriak ez ezik, eserlekuen banaketan sartu ahal izateko legeak ezartzen duen gutxieneko ehunekora iristen ez diren boto-estimazioa duten alderdietako batzuk ere).

Lurralde bakoitzerako egindako estimazioari dagokion eserlekuen banaketa, D’Hondt Legea aplikatuz. Txostenaren amaieran EAEko eserlekuen banaketa aurkezten da, hau da, hiru lurraldeetan hautagaitza bakoitzak lortuko lituzkeen eserlekuen batura.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko