Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Jaurlaritzak bidaiarien eta salgaien garraio publikoa iraunkorragoa eta lehiakorragoa egiteko laguntzetarako deialdia egin du

2011.eko irailak 06

 Eusko Jaurlaritzako Garraio Zuzendaritza guztira 2 milioi euroko aurrekontua duten (2.050.370) hainbat laguntza-programa argitaratuko ditu gaur eta bihar artean, garraio-enpresak eta salgaiak garraiatzeko erak lehiakorragoak eta iraunkorragoak  egiteko: enpresak taldetan eta elkartetan bilduz eta erakundea handiagoak sortuz, eskalako ekonomiak aprobetxatzeko eta elkarren osagarri izateko; multimodalitatea bultzatuz eta errepideko trafikoak itsasora eta trenbidera ekarriz; eta ibilgailu-floten modernizazioa, kalitatearen kudeaketa eta teknologia berrien erabilera bultzatuz.

 Eusko Jaurlaritzak garraio arloan dituen helburu estrategikoetako bat da dira garraio-eredu iraunkor eta lehiakorragoa lortzea. Atmosferan negutegi-efektua eragiten duten gasen % 25 garraio-sistemari zor zaio, eta isurketa horiek gainera, gorako joera izan dute azken urteetan, garraio-eredu desorekatu baten ondorioz; eta horregatik, Jaurlaritzak uste du pertsonak eta salgaiak batetik bestera joan edo eramateko modua pixkanaka aldatu beharra dagoela. Nolanahi ere, garraio-eredu berriak, ingurumena gehiago errespetatzeaz eta gas kutsakor gutxiago isurtzeaz aparte, Euskadi leku lehiakorragoa egiten lagundu behar du, lurraldea hobeto egituratuz, kanpoaldearekin konexio azkarragoak eta eraginkorragoak eskainiz, eta garraioan eta logistikan diharduen enpresa-ehuna, nahiz hemen ekoizten diren teknologia garbi eta iraunkorren berrikuntzaren eta modernizazioaren bidez. Eta horretarako laguntzak eman beharra dago.

 Aurreko deialdian bezala oraingo honetan ere bide telematikoak erabili ahal izango dira eskabidea eta gainerako agiriak aurkezteko, eta prozedura amaitu arteko izapide guztiak egiteko.

 Hona diruz laguntzekoak diren programak: 

  • Salgaien errepideko garraio publikoaren arloan enpresa-kontzentraziorako laguntza-programa bat ezartzen duen Agindua. Sektorea atomizaturik izateak lehiatzeko gaitasuna kentzen die enpresei, eta nekezagoa egiten du zailtasunak gainditzea; Horregatik erabaki da enpresa-kontzentrazioa eta hainbat kideko kooperatiben sorrera laguntzea

 

  • Salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan kalitatezko kudeaketarako eta ingurumenaren kudeaketarako sistemak ezartzeko laguntza-programa ezartzen duen Agindua.

 

  • Salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berriak jartzeko laguntza-programa bat ezartzen duen Agindua.

 

  • Salgaien errepideko garraio publikoaren arloko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntzak emateko deialdia egiten duena.

 

  • Salgaien garraio konbinatua sustatzeko laguntzetarako deia egiten duen Agindua. Kamioilariek salgaiak itsasoz edo trenez eramatea bultzatu nahi da.

 

  • Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko laguntza-programa bat ezartzen duen Agindua.

 

Eskabideak aurkezteko, hilabeteko epea dago.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan