Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Ekonomia eta Ogasuna
qrcode

Euskal industria-produkzioaren hazkundea da nagusi gaur Astekonomiako asteko laburpenean, eta horrek afiliazioaren igoera eta langabeziaren murrizketa ere islatzen ditu

2021-10-08

Astekonomia txostenak eskaintzen duen adierazle ekonomikoen asteroko laburpenak industria-produkzioaren indizeari ematen dio arreta gaur, Euskadiren kasuan aurreko urtean baino % 8,5 gehiago hazi baitzen indize hori, Eustatek emandako datuen arabera. Ekipamendu-ondasunen atalak izan zuen emaitzarik onena ( % 20,9). Aitzitik, energiaren ekoizpena % 5,9 murriztu zen urte batetik bestera.

Bestalde, eta Gizarte Segurantzako afiliazio-kopuruari erreparatuz, laburpen honek adierazten du Euskadin tasa hori % 1,3 hazi zela irailean urtetik urtera. Igoera antzekoa izan zen gizonen ( % 1,3) eta emakumeen ( % 1,4) artean. Bestetik, hazkundea handiagoa da zerbitzuetan ( % 1,8) industrian ( % 1,0) edo eraikuntzan ( % 0,8) baino.

Azkenik, Astekonomian ere islatzen da irailean Lanbideren bulegoetan erregistratutako langabezia % 17,5 murriztu zela aurreko urtearen aldean. Tasa aurreko hilabeteetan izandakoa baino handiagoa denez, langabeziaren jaitsiera bizkortu egin da. Bereziki aipagarria da gazteen langabeziaren beherakada (-%33,0).

Asteko laburpen hau Ekonomia Zuzendaritzak egiten du, « Astekonomia » izenarekin, eta minutu bateko iraupena duten bideo hauetarako oinarri gisa balio du, gutxi gorabehera. Horrela, Ekonomia eta Ogasun Sailak era honetako edukiak zabaltzeko modu berri bat eskaintzen du bere irismena zabaltzeko; kasu honetan, ikus-entzunezko formatuan. Sail honek sare sozialetan (Instagram, Lindekin, Youtube eta Twitter) eta Irekian dituen profiletan partekatzen dira bideo horiek.

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-10-10

    Baliteke une jakin batzuetan arrazionamendura jo behar izatea espekulazioa geldiarazten saiatzeko baliabideak, merkatua erotu egiten denean, bere biktimak bertan utzita, mundu guztiak ordaintzen duenean zorpetzea handituz eta batzuetan klima-aldaketak behartutako ingurumen-mareak ez ordaintzeko arriskuarekin.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-10-10

    Puede en momentos puntuales se tenga que recurrir al racionamiento recursos para tratar de frenar la especulación cuando el mercado enloquece dejando a sus víctimas lo vamos pagando todo el mundo con un aumento del endeudamiento y con riesgo de impagos falta de previsión a mareas del medioambiente a veces forzadas por el cambio climático.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan