Artium Museoak Dantzan Bilaka 2021 programako lanen aurkezpenak hartuko ditu urriaren 8an, 9an eta 10ean

2021-10-06

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatutako eta ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak koordinatutako programa honek koreografia-sorkuntzako prozesuak partekatzeko esparru bat proposatzen du, ideien aniztasuna eta lengoaien esperimentazioa sustatuz.

Aurtengo edizioak, sorkuntza koreografikoa sustatuko du berriro urriaren 8an, 9an eta 10ean Artium Museoan. Aurkezpenean, Aitziber Atorrasagasti, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria; Beatriz Herráez, Artium Museoaren zuzendaria; Ibon Salvador, Dantzan Bilakako batzorde artistikoko kidea eta Oihana Vesga, edizio honetako parte hartzailea ere izango dira.

Artium Museoak parte hartu eta lagundu du edizio honetan, azken jardunaldi hauek jaso ez ezik, parte-hartzaileei bi astez, lehen astebetez (egoitza artistikoan) eta bigarren astebetez (egoitza teknikoan) museoko instalazioetan lan egiteko aukera ere eskaini die. Horrez gain, Azala Kreazio Espazioak ere programan parte hartu du, beste astebeteko egonaldi artistiko intentsiboa eskainiz.

Edizio honetan, ADDEk Dantzan Bilaka programaren Koordinazioaz arduratu da, Maria Ibarretxek eta Ibon Salvadorrek osatutako batzorde artistikoarekin batera.

Aurtengo parte-hartzaileak: Oihana Altubek, Leire Aranberrik, Rafa Arenasek eta Idoia Rodriguezek, Lorea Burge & Hannah Parsonsek, Denis Martinezek, DPVillanuevak eta Ohiana Vesgak urtean zehar landu dituzten prozesu artistikoak emango dira ezagutzera.

 

Informazio gehiago hemen

Iruzkin bat
  • @kulturbehatokia
    2021-10-07

    Comentario de Twitter:
    Artium Museoak Dantzan Bilaka 2021 programako lanen aurkezpenak hartuko ditu urriaren 8an, 9an eta 10ean
    https://t.co/7604pdXivu

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak