EKP erakundearen PORTAAVIONES eraikinaren birmoldaketak DOCOMOMO plaka eskuratu du

2021-10-06
  • Euskadiko Kirol Portuak (EKP) erakundeak Luis Tolosaren 1943ko jatorrizko eraikina birmoldatu zuen 2019an, VAUMM estudioaren eskutik
  • Edurne Egaña: “Eraikina erreferentziazko zentroa da Donostiako porturako. Eraikinaren erabilera balioaniztun berriak arrantza-jarduera, jarduera nautikoa eta itsasoko produktuen balorizazio-jarduera sustatzen ditu”.

Docomomo fundazioa 1989an sortu zen, mugimendu modernoaren ondare arkitektonikoa inbentariatzeko, babesteko eta zabaltzeko. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialarekin lankidetzan, Donostiako Portuan dagoen Euskadiko Kirol Portuak (EKP) erakundearen PORTAAVIONES eraikinan egindako birmoldaketa-proiektua saritu du, eta, horregatik, Docomomo Plaka jartzeko ekitaldia egin da.

Luis Tolosaren 1943ko jatorrizko eraikina Gipuzkoako Mugimendu Modernoaren arkitektura industrialaren erakusgarri zen. EKPk bultzatutako azken berritze-proiektua VAUMM estudioak diseinatu zuen. Eraikinaren funtsa eta portuan duen gune nagusia errespetatuz, erabilera berriak eta bertan ezin hobeto integratzen den irudia gehitu zaizkio, modernitatea tradizioarekin uztartzea lortuz.

EKPko zuzendari eta birgaitzearen sustatzaile Edurne Egañak azpimarratu duenez, “gauzatutako proposamena azken mendean Donostiako portuko arrantza-jarduerari babesa eta laguntza eman dion jatorrizko egitura errespetatzetik abiatu da”.  Aurreko ezaugarriak ezabatuko ez dituen irudi berri bat sortzeko ideian oinarritzen da, proiektu berriari ingurunean errotzea ahalbidetuz, erabilera tradizionalak gogora ekarriz. Egañaren ustez, “proposamenak jatorrizko egiturari protagonismoa itzuli nahi zion jatorrizko estalpearen ideia indartuz”.

Egañarekin batera ekitaldian izan dira Juana Otxoa-Errarte, EHAEO Gipuzkoako presidentea; Tomas Valenciano, VAUMMeko arkitektoa; Jon Chavarri, Donostiako Udaleko Hirigintza Sostengagarriko zuzendaria; Miren Garmendia, Arrantzaleen Kofradiaren izenean; Ana Azpiri, historialaria eta Luis Tolosaren biografiaren koordinatzailea; eta Luis Tolosaren senideak.

EKPko zuzendariak nabarmendu duenez, “urte askotako lanaren ondoren, PORTAAVIONES berria errealitate bihurtu da eta Donostiako portu-jarduera biziberritzen laguntzen ari da”. Balioa eman dio “eraikinaren erabilera balioaniztun berriari, arrantza- eta nautika-jarduerak sustatzen baititu, eta Kofradia izeneko itsasoko produktuen balorizazio-zentroa bertan kokatzen du”. Egañak nabarmendu du “eraikina berriz ere erreferentziazko zentro bihurtu dela Donostiako porturako”.

Guztira 925 m2-ko azalera eraikiarekin, PORTAAVIONES berriaren erabilera-programa iparraldeko muturrean dauden arrantza-jarduera hutsekin lotutakoetatik hasi, eraikinaren erdian dagoen baxurako arrantzaren balorizazio-zentrotik pasa —izaera publiko nabarmenarekin—, eta beste muturrean (erdiko kairantz) EKPren zerbitzuak dauden tokiraino heltzen da. Eraikitako metroak honela banatzen dira:

Arrantza-jarduerari lotutako erabilerak (130 m2) Eraikin berrian, arrantza-jarduera portuan duten itsasontziei lotutako biltegiratze-gune gisa gaitutako 4 soto berrezarri dira. Ipar-mendebaldeko muturrean kokatu dira, eta kaitik sarrera zuzena dute, hotz-ganberaren ondoan.

Euskadiko Kirol Portuak erakundearen Zerbitzuari lotutako erabilerak (229 m2). Eraikinaren hegoaldeko muturrean EKP erakundearentzako zerbitzuen ekipamendua kokatuta dago. Ekipamendu horrek barne hartzen ditu sozietatearen bulegoak eta kirol-ontzientzako kortesiazko kaiaren erabiltzaileentzako zerbitzuak.  Zerbitzu-guneak aldagelak dutxekin, komunak, biltegia, artxibategia, hondakinak kudeatzeko gela eta garbitegi-zerbitzua ditu.

Baxurako arrantzaren balorizazio-zentroari lotutako erabilera (420 m2). Eraikinaren erdialdea da, Kofradia izenarekin OPEGI Baxurako Arrantza Ekoizleen Erakundeari lagatako emakidaren bidez garatua. Kantauriko baxurako arrantza sustatzeko eta balioztatzeko zentro bihurtu da, baita I+G+Bko zentro bat ere, baxurako espezieetatik abiatuta produktu eraldatu berriak garatzeko.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juana Otxoa-Errate (EHAEO Gipuzkoako presidentea), Tomás Valenciano (VAUMMeko arkitektoa); Jon Chavarri (Donostiako Udaleko Hirigintza Sostengagarriko zuzendaria), Miren Garmendia (Arrantzaleen Kofradia), Ana Azpiri (historialaria)