qrcode

Eltziegoko Mayor errekaren eskuineko ertzean higatutako erriberako tarte bat lehengoratu du URAk

2021-10-06
  • Emariak ertza ezegonkortu zuen, berez tokiko erriberako landaretzarik ez zuen meandro handi bat higatuz eta zulo handi bat zabaldu zen 
  • Inbertsioa: 16.196,85 €+ BEZ 

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Mayor errekaren eskuinaldean, Eltziegon (Araba), higatutako erriberako tarte bat leheneratu du. 

Lehengoratzeko ibai-tartea Eltziegoko mahasti-finka baten ondoan dago:  ibai-tarte horretan, ibilguak meandro handi bat egiten du. Ur-lasterrak ibaiertzaren oinarria nabarmen higatu zuen: ondorioz, gero eta zulo handiagoa sortzen ari zen. Lurren arrastatze naturalak ibaiertza ezegonkor utzi zuen: besteak beste, babestu eta sendotuko zuen  ibaiertzeko tokiko landarediarik ez zuelako.

 Beraz, higadurari aurre egin zaio, arku itxurako zurezko piloteen pantaila bat sortuz ibaiaren ohantzean bertan: jatorrizko meandroaren trazadurari jarraituz,  eta zuloa landare-lurrez betez. Ondoren, ibaiertza landareztatu eta landareak sendo sustraitzea bilatuz  ibaiertzaren egonkortzea bilatu da.

Jarduketari esker, ibaiertzeko landarediak ibaiari dakarzkion onura ugariez hornitu ahal izan da, besteak beste, ibilgua gerizpetzea, espezieentzako korridore izatea eta habitatak lotzea, edo ur-goraldien emarien indarra leuntzea, besteak beste. Landareztatzea neguan osatuko da, geldialdi begetatiboaren garaian. 

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.

https://www.geo.euskadi.eus/s69-bisorea/es/x72aGeoeuskadiWAR/index.jsp?lang=eu&extent=-292787.7934%2C5236679.5673%2C-292329.1713%2C5236903.5039%2C102100&baselayer=Ortofoto-hibrido&marker=-2.62784812%3B42.50402998%3B4326%3B%3B

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak