Berriak
Eu

Buenos Airesen, Euskal Herria ospakizun

2011.eko irailak 09

Milaka lagun bildu ziren Buenos Airesen euskal komunitateari ospatzeko. Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritzak parte hartu zuen Euskadiri buruzko informazioa eskaitzen. Elvira Cortajarena Ordezkaria egon zen ekitaldian.

Neguko igande eguzkitsu batean, 10 mila lagun baino gehiago egon ziren Maiatzaren etorbidean egin ziren Euskal komunitatearen ospakizunetan. Euskal musika, dantzak eta gastronomia gozatu ahal ziren, baita Euskadira irudizko bidaia egin ozeanoa zeharkatu gabe ere.

Igandeak 28an kultura, informazio eta arte-jarduerak egon ziren eta bertan lanean ere ibili ziren  Choly Berreteaga, Itziar Aguirre eta Arantxa Soraluce sukaldariak.

Arratsaldeko 12etatik 6ak arte agertoki nagusian Arrecifes, La Plata, José C. Paz, Cañuelas, Lomas de Zamora eta Laurak Bat euskal etxeetako eta Euskal Echea izeneko ikastetxeetako eta Buenos Airesko Eusketxe-ko dantzariek egin zuten dantza. Gainera, Córdobako “Baietz”, Arrecifesko “Maral” eta Buenos Aires-ko “Ixilik” musika taldeak egon ziren ekitaldian. Donostiako danborradaren bertsio bat ere eskaini zuen Laurak Bat-eko kideek.

Aldi berean, jantzi tipikoen eta euskal baserrien argazkien erakusketak egin ziren eta Lagun Onak, Euskal Echea ikastetxeko eta La Plata eta Cañuelasko euskal etxeetako koruek kontzertuak eskaini zituzten Buenos Aires-ko "Casa de la Cultura"-n.

Ekintzen artean, euskera, genealogia, kirola, gizarte ekintza, musika, eskulangintza, turismoa, argitaletxeak, esne-produktuak, pintura kanpoan, haurrentzako gunea eta irrati irekia besteak beste, ikusi ziren arratsalde koloretsu eta dibertigarri honetan Buenos Aires-ko lagunentzat.

“Buenos Aires Celebra” delakoa  hiriko biztanleen eta kolektibitateen arteko topaketa sustatzeko Buenos Aires-ko Kultura Ministerioaren programa bat da.  Italia, Txile, Uruguai, Espaina, Paraguai, Calabria, Bulgaria, Grezia, Kroazia, Japonia, Libano, Lituania, Eslovenia, Portugal eta Errusia kolektibitateei omenaldia egin zien. Buenos Aires-ko Gobernuak.

Argentinako biztanleen % 10 bat euskal jatorria dela zenbatesten da. 79 euskal etxe aintzatetsi dituen Euskal Jaurlaritzak.

Iruzkin bat
  • @emfundazioa
    2011.eko irailak 09

    Comentario de Twitter:
    Miles de personas celebraron en Buenos Aires la colectividad vasca http://t.co/ujGwQfE #euskadi

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria