HABEk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak B2 mailara bitarteko ikasketak doan izateko hitzarmena berretsi dute (Gobernu Bilera 2021-10-5)

2021-10-05

Gaurko Gobernu Kontseiluak onartu du HABE- Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena. Akordioaren arabera Gipuzkoan helduen euskalduntzean B2 mailara bitarteko ikaskuntza prozesua doakoa izango da. Helburu hori lortzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak HABEren sistema barruan euskara mailak gainditu dituzten gipuzkoar ikasleei laguntza osagarriak emango dizkie. 

Gobernu Kontseiluak gaur onartutako hitzarmenaren arabera HABE izango da dirulaguntza osagarriak kudeatuko dituena. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko