Lan eta Enplegu Saila pozik agertu da Tubacexeko gatazkako aldeak gai izan direlako akordio batera iristeko

2021-10-04
  • Elena Pérez Barredok errepikatu du bere Sailak, hemen eta gainerako gatazka guztietan, akordioak errazten dituela, hala eskatzen bazaigu.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila pozik dago Tubacexeko gatazkako aldeak gai izan direlako zailtasun guztiak gainditu ondoren akordio batera iristeko. Prozesu horretan, ahalegin guztia egin dugu puntu komunak aurkitzeko.

Tubacexeko zuzendaritzak eta langileen batzordeak gaur Bilbon sinatu duten akordioaren ostean, Elena Perez Barredo Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak ziurtatu du negoziazio kolektiboa dela, beste behin ere, enplegua eta langileen eskubideak bermatzeko tresnarik onena, bai eta enpresen bideragarritasunerako ere.

Badakigu tresna hori azken lan-erreformak debaluatu egin duela, eta Langileen Estatutu berri bat behar dugula, negoziazio hau lehen aukera izan dadin, eta ez judizializazioa», gaineratu du. Baina une hori iristen den bitartean, gure Sailetik, hemen eta gainerako gatazka guztietan, akordioak errazten ditugu, hala eskatzen bazaigu.

Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak berretsi duenez, horregatik uste dugu gaurko ekitaldi hau enpresak eta Tubacexeko langileek, industria laguntzaileak eta Aiala eskualdeak espero duten albistea dela. «Baina, era berean, pizgarria da aldaketa-garai honetan guztiok ildo horretatik doazen akordioak lortzen ahalegintzeko: enpleguari eustea, profil profesionalak egokitzea eta aberastasuna sortzen duten proiektuen bideragarritasuna», ondorioztatu du.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak