Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak Manuel de Irujo Justizia-Saria Inmaculada de Migueli eman dio

2009.eko abenduak 23

Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Herri Administrazio eta Justizia sailburua Idoia Mendia izan da


Sari honen bidez, publikoki goraipatu nahi da bere jardunbide pertsonal edo profesionalen bidez Justiziarekiko eta haren balioekiko izan duen konpromiso eredugarria


Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia sailak Manuel de Irujo Justizia-Saria eman dio Inmaculada de Miguli. Ekitaldian Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Herri Administrazio sailburua Idoia Mendia izan da. Sailburuaren arabera, “guztiok ezagutzen ditugu Inmaculada de Miguelek sari honen merezimenduduna izateko merituak. Gaur egun Euskadin justizia sistema arin eta eraginkor bat badugu, zerbitzu publikoa izateko bokazio ezaugarri duena gure errealitate eleaniztasunarekin bat datorrena eta arlo ekonomiko eta sozial ahulenetatik hurbil dagoena neurri handi batean Inmaculada bezalako pertsonei esker da. Gure justizia sistema eraberritu eta duin egiteko bere onena eman dutenei esker.”


Idoia Mendiak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzako Justizia Saileko Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendaria izan den Inmaculada de Miguelek, azken hamalau urte hauetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioa justiziaren zerbitzu publikoaren eraberritze eta hobekuntza arloetako aurrealdean jartzen lagundu duela.


Mendiak baieztatu du,  epaimahaiak aitortzen dion meriturik handiena dela, orekari eustea eragile judizial guztiekin, hala nola, abokatu, prokuradore, funtzionario, idazkari judizial, auzitegiko mediku, fiskal eta epaileekin, izan dituen beti errazak izan ez diren harremanetan. “Halaber, saridunak erakundeen arteko leialtasunean eta Estatuko Justiziaren beste instantzia eta administrazioekin izandako lankidetzan oinarritutako berealdiko harremanari eusten asmatu du. Labur esanda, bere ibilbide pertsonalarekin Justiziarekiko eta berau indartzen duten balioekiko konpromisoan eredugarri izan den emakumea”, gehitu du sailburuak.


Idoia Mendiak,  “pasa den maiatzetik Eusko Jaurlaritzako Justizia departamendua zuzentzen dugun gizon eta emakumeok testigua ilusio berrituarekin hartu dugu. Jakin badakigu, Eusko Jaurlaritza eta Botere Judiziala  botere autonomo bezala, funtzio desberdinekin  baina ongizate orokorrerako begirada berdinarekin, aintzatetsi eta errespetatu behar direla. Bote Judizialaren kontseilu Orokorrarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiarekin komunikazioa eta elkarrizketa guztiz beharrezkoak dira Euskadiko Justizia Administrazioak dituen erronkak sendotasunez eta kaudimenez aurre egiteko”, esanez bukatu du bere hitzaldia.

Halaber, “herri honetan funtzio jurisdikzionala betetzen duten eta oraindik zoritxarrez jasaten ari garen zailtasunen eremuan” ari diren epaile eta magistratuei bere esker ona azaldu die. Horiei guztiei, “Justizia Administrazioaren hobekuntzan” beraien “kolaborazioa eta konpromisoa” eskatu die.

2 iruzkin
  • @manelblasco
    2012.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @paGonzalez: Sobre este tema ► http://t.co/AO50xila ►► Alto y claro: Un abrazo muy fuerte para Inmaculada ► http://t.co/aga4M41p

  • @paGonzalez
    2012.eko otsailak 08

    Comentario de Twitter:
    Sobre este tema ► http://t.co/AO50xila ►► Alto y claro: Un abrazo muy fuerte para Inmaculada ► http://t.co/aga4M41p

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia sailburua