Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Donostia, zientziaren munduko egoitza

2011.eko irailak 05

Gipuzkoako hiriburuak Partikula Azeleragailuen Nazioarteko 2. Konferentzia hartuko du, irailaren 9ra arte

International Particle Accelerator Conference-n (IPAC) 1.200 lagun bilduko dira, 1.400 aurkezpen egingo dituzte eta 90 teknologia-erakusmahai izango dira. Gai honetako munduko adituak Euskadin elkartuko dira aurten, 2009ra arte gai honetaz jarduten ziren munduko hiru eskualde biltzarrak (Europa, Asia eta Ameriketakoa) elkartu eta gero. Batasunaren ondorioz, nazioarteko biltzar bakarra sortu da eta kontinente bakoitzean txandaka egingo da.

Hauxe da IPAC-en serie berriko bigarren batzarra, orain arte egin diren aurreko hiru munduko biltzarrak ordezkatuko dituena eta Europan egingo den lehena.

Azeleragailuak zientzia-tresnak dira eta eremu elektromagnetikoak erabiltzen dituzte, elektrikoki kargatutako partikulak azeleratzeko eta ia argiarena bezainbesteko abiadura hartzeko. Genevatik (Suitza) gertu dauden Hadroi Talkagailu Handiko (LHC, ingelesezko siglak) instalazioak gai dira materia inoiz lortu den eskala txikienean aztertzeko eta, era horretan, interes handiko emaitza zientifikoak lortzen dira, baita teknologia berriak garatzeko aukera ere.

Hurrengo IPAC konferentziak herrialde hauetan izango dira: datorren urtean, New Orleansen (AEB); 2013an, Shangai (Txina); 2014an, Dresdenen; eta 2015ean, berriro ere AEBetara itzuliko da, Richmond hirira, hain zuzen ere.

2 iruzkin
  • @mirenepalacios
    2011.eko irailak 08

    Comentario de Twitter:
    La capital gipuzkoana acoge hasta el 9 de septiembre la 2ª Conferencia Internacional de Aceleradores de Partículas...http://t.co/aEcezyg

  • @jgdelsol
    2011.eko irailak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia 1.200 científicos en Donostia, en la 2ª Conferencia Internacional de Aceleradores de Partículas #ipac2011 http://t.co/rSvyKUy

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)