Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Hezkuntza arloan, “murrizketarik gabeko” lurraldea izango da Euskadi

2011.eko irailak 02

Hiru urtetik gorako 7.708 ikasle berri daude hezkuntza sisteman, horietako 5.701ek eskola publikoetara jo dute

Eusko Jaurlaritzak “esfortsu handia egiten ari da, Euskadi, hezkuntza arloan murrizketarik gabeko lurraldea izateko”. Hezkuntza sailburuak, aurtengoa “itxaropenerako ikasturtea” dela adierazi du, terrorismoa “betirako amaitzekoan gaudelako”.

2011/2012 ikasturtea 349.590 ikaslerentzat hasiko da laster, iaz baino % 2,5 gehiago. Hiru urtetik gorako 7.708 ikasle berri daude hezkuntza sisteman, horietako 5.701ek eskola publikoetara jo dute. Ikasturte honetako helburuetariko bat, euskal hezkuntzako “kalitatea eta bikaintsauna” mantentzea da, ikasleen emaitzak hobetzeko.

Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, hasiko den ikasturtea “itxaropenaren ikasturtea” da, terrorismoaren amaiera lor daitekeelako. Horregatik, hezkuntza sistemak baloreetan oinarritutako hezkuntzan lan egiten jarraituko du aurten Elkarbizitza Demokratikorako Planari esker eta baita indarkeriaren deslegitimazioa indartuz “biktimen presentziarekin edo presentziarik gabe”.

Isabel Celaa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 2011-2012 ikasturteari eman dio hasiera gaur Bergarako San Martin Aguirre eskolan. Bertan, Hezkuntza sailean ez dela murrizketarik egongo ziurtatu du.

Celaák azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak esfortzu "handia" egin dutela hezkuntza publikoaren egoera hobetzeko eta irakasleen egonkortasuna sustatzeko. "Beste erkidego batzuetan nahiago dute hezkuntzako gastuak murriztu, baina Jaurlaritzaren erabaki politikoa da hezkuntza mailari eustea", gaineratu du.

Celaáren esanetan, legegintzaldian egin dituzten Lanpostu Publikoen Eskaintzek agerian utzi dute asmo hori, izan ere, epe horretan 3.064 irakasle funtzionario izatera pasa dira. 1994tik izan den LPE zabalena egin dute aurten, 1.462 irakaslerena hain zuzen ere.

Marko Hirueleduna

Ikasturte honetan, 118 ikastetxe parte hartuko dute Marko Hirueledunaren proiektuan. Guztira, 7.324 ikaslek gaztelaniaz, euskaraz eta ingeleraz egingo dituzte ikasketak, hau da, joan den urtean baino 3.867 ikasle gehiago.

Eskola 2.0

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara hedatu den lehen urtea, veste 20.000 ordenagailurekin ikasturte honetarako. Ondorioz, DBHko 1.goko gela guztiak digitalizatzen ari dira. Horri guztiari arbel digitalak, ekipamendua birkargatzeko armairu elektrifikatuak eta komunikazio-azpiegiturak gehitu behar zaizkio.

 

 

Iruzkin bat
  • 2012.eko maiatzak 19

    Así lo esperamos.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan