Lehendakariordeak erkidegoen arteko lankidetza defendatu du Zaragozan, berrikuntzaren bidez kalitatezko enplegua bilatzeko

2021-09-29

Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu Idoia Mendiak autonomia-erkidegoen arteko lankidetza defendatu du Zaragozan, enplegutik abiatutako proiektu berritzaileak kontrastatzeko, errealitate desberdinak daudela aintzat hartuta.

Mendiak bilera bat izan du asteazken honetan Aragoiko Gobernuko presidente Francisco Javier Lambán jaunarekin, eta jarraian lan-saio bat egin du Marta Gastón Ekonomia eta Enpleguko sailburuarekin, Aragoiko Enplegu Institutuaren egoitzan. Jardunaldian Aragoiko enplegu-zerbitzu publikoko arduradun nagusiek ere parte hartu dute, eta bertan izan dira Enpleguko sailburuorde Alfonso Gurpegui eta Lanbideko zuzendari nagusi Gloria Múgica ere.

Bi gobernuek euren esperientziak partekatu nahi izan dituzte, elkarren artean oso desberdinak, lehendakariordeak azaldu duenez; izan ere, batetik, Aragoik Euskadik baino ia hamarkada bat lehenago hartu zituen bere gain politika aktiboak, eta, bestetik, Lanbideren kasuan, diru-sarrerak bermatzeko errentaren gaineko politikak ere txertatzen dira −Aragoiko kasuan gizarte-zerbitzuen esku dago hori−.

Nolanahi ere, bi zerbitzu publikoek enpleguaren erronka berriei aurre egiteko beharra partekatzen dute, eta, EAEren kasuan, prestakuntzarako eskubidea arautzen da, kualifikaziorik eza ez dadin izan berdintasunik ezaren beste faktore bat. Halaber, biek ala biek Enpleguko Berrikuntza Zentroen sarean parte hartzen dute; sare horrek Europako finantzazioa izango du eta Espainia osoan ezarriko da.

Hori dela eta, lehendakariordeak nabarmendu nahi izan du "nork bere berezitasunak ditugula, baita enpleguan ere, eta erantzunak gure lurraldeetara egokitu behar ditugula, nork bere eskumenetatik, baina denok eman eta jaso ditzakegula eta jaso behar ditugula ideiak eta proiektuak Espainian eta Europako gainerako herrialdeetan".

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza bihar bilduko da María Victoria Broto Herritartasun eta Gizarte Eskubideen sailburuarekin eta Aragoiko diru-sarreren prestazio osagarria kudeatzeko arduradunekin.

4 iruzkin
  • 2021-10-01

    Turismo jasangarria neurtuz ahalik eta gehien inpaktua kontuan hartzen.

  • 2021-10-01

    Mirando la gestión de turismo sostenible no dar pasos infructuosamente a ser posible midiendo impacto

  • 2021-10-01

    Turismo hobariduna sustatzea, bisitatutako lekuen hobekuntza-iradokizunen inbentarioarekin, eta, halakorik badago, kexak ere aurkezten zaizkie diru-laguntza ikuskatzeko arloak dituzten udalei, sinergia hobeak eman ahal izateko, betiere diru-laguntza itzuli beharreko txostenak asmatzen ez badira.

  • 2021-10-01

    Promocionar turismo bonificado con inventario de sugerencias de mejora lugares visitados y si caben, también quejas se aportan a los distintos Ayuntamientos con áreas a inspeccionar condición subvención así se puedan dar mejores sinergias siempre que no se inventen informes a penalizar devolución subvención.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak