Berriak Lehendakaritza

AEMIren Donostiako Konferentziak 17 herrialdetako pertsonen interesa bereganatu du

2021-09-29

Aurrez aurreko saioak eta horien onlineko transmisioa direla eta, AEMIren Konferentziak (Migrazioen Europako Elkartea), Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak (Eusko Jaurlaritza) antolatuak, Donostian egingo denak, 17 herrialdetako pertsonak erakarriko ditu.

Konferentzia irailaren 30etik urriaren 1era egingo da Donostiako Miramar Jauregian, "Diasporen eta harrerako herrialdeen arteko harremanak: migrazio berriak, itzulera mugimenduak eta testuinguru historikoa" izenburupean. AEMIren 31. nazioarteko konferentzia izango da. Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak (Eusko Jaurlaritza) eta Cathrine Kyo Hermansen AEMIko presidenteak irekiko dute. Topaketa honetan Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearen zuzendariak ere parte hartuko du.

Kingsley Aikins irlandarra Dublingo Trinity Collegen Ekonomia eta Politiketan lizentziaduna da, sei herrialdetan bizi eta lan egin du bere karreran zehar merkataritzan eta inbertsioan, filantropian, hezkuntzan, diasporan eta turismoan, eta erakunde, gobernu eta herrialde garrantzitsuentzat lan egin du. Bera izango da Konferentzia honetako hizlari nagusia, eta "Connecting diasporas" (Diasporak konektatuz) hitzaldiarekin emango dio hasiera.

Nazioarteko Konferentzia honetan parte hartuko duten analistak Alemania, Andaluzia, Argentina, Danimarka, AEB, Erresuma Batua, Eslovenia, Euskal Herria, Flandes, Frantziako Bretainia, Galizia, Irlanda, Luxenburgo, Polonia eta Valentziatik datoz. Horri buruzko xehetasun guztiak erantsitako programan (pdf) daude jasota. Konferentzia online jarraitu ahal izango da honako esteka hauetan: irailaren 30ean   (esteka gehigarria)   eta urriaren 1ean  (esteka gehigarria).

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak