Eusko Jaurlaritzak Labrazako eta Azazetako proiektu eolikoen izapidetzearekin jarraitzeko aukera eman du, eta Aixeindar sozietateari jakinarazi dio Arkamoko eta Iturrietako proiektu eolikoek ingurumenean izango luketen eragina

2021-09-29
  • Etorkizuneko parke eolikoetarako kokaleku berriak definituko dituen Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak bultzada jaso du, partaidetzarako bigarren fase batekin

Aixeindar sozietatea, Iberdrolak eta Energiaren Euskal Erakundeak osatzen duten sozietatea, 2020an hasi zen Arabako lurraldeko gune ezberdinetan instalatu nahi zituzten lau parke eoliko aurrera ateratzeko izapideak egiten.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasagarritasun eta Ingurumen Sailak, bai energia-proiektuak izapidetzeko organo eskudun gisa, bai ingurumen-organo gisa, planteatutako ekimen bakoitzari dagokion analisia jakinarazi dio Aixeindar sozietate sustatzaileari.

Planteatutako lau proiektuen baldintza teknikoak eta ingurumen-baldintzak aztertu ondoren, Eusko Jaurlaritzako ingurumen-organoak Aixeindar sozietateari jakinarazten dio Arkamo eta Iturrietako proiektu eolikoek ingurumenean izango luketen eragina, eta Labraza eta Azazetako parkeei dagokienean berriz, izapidetzen jarraitzeko aukera ematen du.

Energia Berriztagarrien Lurraldearen Arloko Plana

Trantsizio energetikoaren prozesuak beste bultzada bat behar du, eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen bidez, energia garbia sortzea ahalbidetuko duten baldintzak eta formulak sortzen laguntzen du.

Gaur egun, Euskadik kontsumitzen duen energiaren % 8 sortzen du, eta 2030erako % 32 sortu nahi du, Klimaren Europako Legean ezarritako helburuekin bat etorriz.

Joan den udaberrian amaitu zen Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren parte-hartze sozialaren hasierako fasea. Dokumentuak Euskadiko energia berriztagarrien instalazioak antolatzeko tresna dira, eta egindako ekarpenekin osatu ziren, eta horien emaitza dokumentu berriak izan dira. Gaur egun, partaidetzarako bigarren fase bat planteatzen ari da, non gizarteko hainbat eragilek, erakundek eta entitatek ekarpenak eta alegazioak egiten jarraitu ahal izango duten, behin betiko Lurralde Plan Sektoriala osatzen den arte. Eta dokumentu horrek definituko ditu etorkizunean Euskadin energia berriztagarrien instalazio berriak ezartzeko kokaleku berriak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak