Gobernu Kontseiluak Getxoko FM irrati frekuentzia baten lizentzia lehiaketa publikoa ateratzeko oinarriak onartu ditu (Gobernu Bilera 2021-09-28)

2021-09-28

2021eko irailaren 28ko bilkuran, Gobernu Kontseiluak onartu du Getxoko 105.6 MHz  frekuentziari dagokion irrati-komunikazioko zerbitzua eskaintzeko lizentzia emateko lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak onartzen dituen Akordioa. 

Oinarri hauek, eta deialdi publiko berria, Maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irratidifusio soinudunaren plan tekniko nazionala onartzen duen irailaren 1eko 964/2006 Errege Dekretuan kokatzen dira. Dekretu horren arabera Euskal Autonomia Erkidegoak 34 FM frekuentzia esleitu ditzake. Frekuentzia hauek 2012ko eta 2019ko lehiaketetan esleitu ziren, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuaren arabera. 

Zehazki, 2019ko deialdi publikoan Getxoko 105.6 lizentzia eskuratu zuen esleipendunak 2020an uko egin zion lizentziari, eta horren ondorioz aterako da berriro frekuentzia hau lehiaketara.

Izan ere, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 27.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, lizentzia bakarra libre geratzen denean, administrazio eskudunak lehiaketaren deialdia egin behar du, hura esleitzeko, gaikuntza-titulu gehiago liberatu arte itxaron gabe. Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuaren 7.1 artikuluaren arabera, Gobernu Kontseiluari dagokio lehiaketaren oinarriak onartzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko