Berriak Herrizaingoa
Eu

Trafiko zuzendaritzak heziketa programak bultzatuko ditu errepideetako istripuak sahiesteko

2011.eko irailak 01

Uztail eta abuztuan 7 milioi joan-etorri izan ziren EAEko errepideetan

Istripuen kopuruak behera egin du aurreko urteekin alderatuta. 15 lagun hil dira errepideetan eta horietatik 11 bigarren mailako errepide sarean. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaritzak deia egin die gidariei  arreta gorde dezaten joan-etorri laburretan.

Uztailean eta abuztuan 7 milioi joan-etorri izan ziren Eusko Autonomia Erkidegoko errepideetan. Euskadiko uda operazioa Europako etorkinek Afrika iparraldera eta Portugalera EAEko errepideak zeharkatuz egiten dituzten bidaiengatik bereizten da. Era berean, barruko bidaiak eta kostaldera, batez ere Kantabriara, egiten diren joan-etorriak nabarmendu beharra daude.

15 lagun hil dira euskal errepideetan, 11 bigarren mailako sarean; 2 herri barruko errepideetan eta beste bi autopistetan. Datu hauek argi uzten dute sentsibilizazioa eta hezkuntza segurua eta iraunkorra sustatzeko premia. Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaritzak gidatze arduratsua sustatzen duten programak areagotuko ditu. Amparo Lopez zuzendariak azaldu duenez, bidaia laburretan <<arreta galdu>> ohi dugu eta hauek dira istripu gehien sortarazten dituztenak.

Gaur goizean, Bilbon, 2011ko trafikoko uda operazioa baloretzako egin den prentsaurrekoan, Amparo Lopezek baieztatu du operazio honetako emaitza <<positiboa>> izan dela, istripuak %5 murriztu baitira iazko epe berdinarekin alderatuta. Lurraldeka, Bizkaian 232 istripu izan dira, Araban 464 eta Gipuzkoan 592.

Euskadin izan diren ezbehar gehienak, autoa galtzadatik atera delako izan dira, eta gidariaren batez besteko adina 39 urtekoa zen, urteko gainerako hiletan istripuak izan dituztenen betez besteko adina 27 urtekoa zen bitartean. Gidarien %65 gizonezkoak ziren eta istripua izan dutenen %2k ez zeramaten segurtasun uhala jarrita.

Gipuzkoan Irun, Zarautz eta Itziarreko gasolindegian izaten da trafiko gehien; Araban AP-1, N-622 eta N-1 errepideek bat egiten duten lekuan; Bizkaian, berriz, lurralde hau eta Kantabria lotzen dituen kostaldeko bidean.

Errei itzulgarria

Trafiko zuzendariak Bizkaian errei itzulgarria martxan jartzea "eraginkorra" izan dela esan du, lurralde hau eta Kantabria artean dagoen trafikoa “arintzeko” balio izan duelako. Adierazi duenez, ondoko Autonomia Erkidegotik Bizkairantz trafiko gehiago dago, eta bide tarte  horretan <<oso interesgarria>> da errei itzulgarria. Hala ere, Metropoli Hegoaldeko Saihesbidea ireki arte ezingo da martxan jarri.

 

 

Iruzkin bat
  • @PSEBizkaia
    2011.eko irailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Tráfico impulsará programas educativos para evitar los accidentes en las carreteras. http://t.co/MXOq7A6

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)