Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da "Euskadi Bono Denda" -ren edizio berria arautzen duen agindua.

2021-09-27

 Buletinean dagoeneko argitaratu da Euskadiko hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza- eta zerbitzu-sektoreko establezimenduetan tokiko merkataritza txikia berraktibatzeko eta kontsumorako pizgarriak emateko programa arautzen eta deitzen duen agindua. 

Gaur argitaratu da EHAAn "Euskadi Bono-Comercio/Euskadi Bono-Denda" programaren edizio berria arautzen duen agindua. Argitalpen horrekin, bihar, irailak 28, hasiko den prozesu bati ekingo zaio, saltokiei atxikitzeko prozesuari hasiera emanez, eta 2022ko martxoaren 31n amaituko da, bonuak trukatzeko bigarren aldiaren ondoren. Establezimenduak atxikitzeko prozesua programa indarrean jarri ondorengo hiru asteetan gauzatuko da, eta horren ondoren bost egun baliodun egongo dira atxikimendua eskatzen duten establezimenduek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko. 

Parte hartuko duten establezimenduen behin betiko zerrendarekin bi aldi irekiko dira deskontu-bonuak trukatzeko. Lehenengoa, programa indarrean jartzeko finkatutako egunean hasi eta 2021eko abenduaren 5ean amaituko da, eta bigarrena, 2022ko urtarrilaren 10ean hasi eta 2022ko martxoaren 31n amaituko da. 

"Euskadi Bono-Comercio/Euskadi Bono-Denda" bakoitza 10 euroko deskontu-bonotzat hartuko da, atxikitako establezimenduetan gutxienez 30 euroko erosketaren gainean. Erabilera-sistema hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako merkataritza-establezimenduek edo zerbitzu-establezimenduek trukatutako bonua izango da. 

Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren hamasei urtetik gorako pertsonek eskuratu ahal izango dituzte programa honetako deskontuak. Pertsona bakoitzak gehienez ere bost deskontu-bonu batu ahal izango ditu, berrogeita hamar euroko balioarekin. Deskontu-bonu horiek establezimendu batean baino gehiagotan edo bakar batean erabili ahal izango ditu onuradun bakoitzak. Halaber, deskontu-bonuak erosketa bakarrean edo hainbat erosketatan erabili ahal izango ditu onuradun bakoitzak. 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren zuzkidura ekonomikoa, Merkataritza Zuzendaritzaren bidez, 4.650.000 eurokoa da programa hau garatzeko, eta guztira 465.000 bonu mugiaraziko ditu. Jaulkitako deskontu-bonuen guztizkoa lurralde historiko bakoitzean atxikitzen diren establezimenduetan banatuko da, bakoitzaren pisu demografikoaren arabera. 

Hiriko merkataritza-jarduerarekin zerikusia duten eta programa honi atxiki nahi zaizkion merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduek informazio zehatza dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoan. 

www.euskadi.eus/servicios/1107902 

Eta atxikitzeko inprimakia formalizatu beharko dute, hemen eskuragarri Programaren webgunea: 

https://www.euskadibonodenda.eus/

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko