Berriak
Eu

Euskadiren kanpo harremaneei buruzko hitzaldia Chacon (Argentina)

2011.eko irailak 02

Elvira Cortajarena MERCOSUR-reko Ordezkariak Resistencia, Argentinako Chaco probintziaren hiriburuan Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremaneei buruzko hitzaldia eskaini zuen. Bestalde, hiri honetako "Kotoiaren lurra" euskal etxearen 15. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu zuen.

Kotoiaren Lurra Euskal etxeak eta Chaco probintziako Diputatuen Ganberak antolatutako "Euskadi, Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanen oraina eta geroa: gizataldea, enpresak eta turismoa" hitzaldiari Interes Probintziala aitortu zion legegintza-multzoak eta Cortajarena Ordezkaria Resistenciako bisitari gailena izendatu zuten.

Enpresekin, turismoarekin eta kulturarekin lotutako publikoa adi egon zen eskualderako Eusko Jaurlaritzaren ordezkariaren hitzaldian eta Euskadi goza ezazu kanpainaren irudi-emanaldiaren bitartez Euskal Herriaren zertzeladak ikusteko gai izan ziren.  

"Euskadin badaude bereziak egiten gaituzten ezaugarri batzuk, enpresa sarearen kanpoko dinamismoan oinarrituta, baita munduko bazter askotan dauden euskal gizartean, garapenerako laguntzarekiko konpromisuan, kultura-agerpenak nazioarteko bokazioarekin, kalitate handiko turismo-garapenerako apustua eta kanpotarrei Euskadiko benetazko irudimena erakusteko nahi sendoa: Euskadi modernoa, erabat lehiakorra, aurrerapen teknologikoarekin, berebiziko kulturarekin eta  bere gizarte abangoardista,  Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanen garapenerako egoera irudikatzen dutena" azaldu zien Cortajarenak Chacoko legislaturan egindako hitzaldiaren entzuleei.

Elvira Cortajarenak zehaztu zuen 1978ko konstituzioaren testuan funtsatuta dauden  Autonomia-estatutuaren eta Euskal Kontzertu Ekonomikoaren izateak edozein lurraldeak baino elementu ezberdinak gehitzen dituela. Beraiek berebiziko kanpo harremanaren garapena bermatzen dute, autogobernuaren oinarrizko baliabideak ezagutzeko aukera uzten dituenak.

Amaitzeko Cortajarenak zion: " Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiaren hitzetan, kanpo harremanaren helburu nagusia da Euskadi plurala, eraginkorra, dibertsitatearekin, langilea, fidagarria izatea. Kompromisuak eta helburuak betetezen dituena, biziki demokratikoa dena, europarra eta mundu globlizatuaren eta lehiakorraren aldaketarako egokitua.

Legegintza-jauregira bisitan talde politiko guztietako ordezkariak egon ziren Cortajarenarekin: Marilyn Cristófani, Sergio vallejos, Elda Pértile eta Jorge Varisco, besteak beste.

Resistenciara bidaian, Elvira Cortajarena Fabriciano Gómez eskultorea eta Urunday fundazioaren presidentearekin bildu zen, Chacon egiten den Nazioarteko Eskultura Bienalaren xehetasunak jakiteko. Bienala, jardueraren ekintzarik inportanteena da Argentinan.

Kotoriaren Lurraren lehen 15 urte

Chacon egindako bisitaren amaieran, Elvira Cortajarena Ordezkariak Kotoiaren Lurra euskal etxearen 15. urteurrena ospatzeko banketean egon zen.

Chacoko euskal gizatalde ugariaren aurrean, poz handia adierazi zuen Ordezkariak euskaldunek eta hauen ondorengoek Euskadiren izen ona Argentinako txoko guztietara eramateko egiten duten lanagatik. Cortajarenak gainera, euskal etxeari eta Fabio Echarri bertako presidenteari zorionak eman zizkien lehen 15 urteotan egiten duten etengabeko lanagatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria