Berriak Segurtasuna

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Anbotoko mendilerroan istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

2021-09-26

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Anbotoko mendilerroan, Santa Barbara baselizaren inguruan, erori den mendizale bat erreskatatu dute gaur arratsaldeko lehenengo orduan.

Arratsaldeko ordu bata aldera, SOS Deiak 112 zerbitzuak jakin du mendizale bat erori egin dela Atxondon, Anbotoko mendilerroan, Santa Barbara baselizaren inguruan. Adierazitako lekura Bizkaiko suhiltzaileak eta Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitatearen lur orotako ibilgailu bat hurbildu dira. Azkenean Zaintza eta Erreskate Unitatearen lur orotako ibilgailuak eraman du zauritua, politraumatismoak zituen 63 urteko gizona, Urkiolako aparkalekura, eta bertan hartu duen anbulantziak eraman du gero Galdakaoko ospitalera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko