
Eusko Jaurlaritzak txirrindularien kolektibo zaurgarrian trafiko-istripuei aurrea hartzen lagundu du Bilbao-Bilbao martxan
- Herritarren artean mugikortasun segururako ohiturak sustatzeko, Eusko Jaurlaritzak Bilbao-Bilbao Martxa Zikloturistan lagundu du aurten ere.
- Eusko Jaurlaritzak 400 ml-ko aluminiozko 8.000 bidoi jarri ditu martxaren antolatzaileen eskuetan, kirol-ekitaldian parte hartzen dutenei banatzeko.
Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak Bilbao-Bilbao Martxa Zikloturistaren XXXII. edizioaren irteera-ekitaldian parte hartu du gaur Deustuko zubian, Bilboko Udaleko eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste agintari batzuekin batera.
2020an martxa bertan behera geratu zen pandemiaren ondorioz, eta 2021ean behin atzeratu zen eta igande honetan egin ahal izan da. Martxak 85 km + 800 m, 115 km + 1200 m, 125 km + 1600 m-ko hiru ibilbide izan ditu, ia 8.000 parte-hartzaileen gaitasunen desafiora egokitzeko.
LANKIDETZA
Eusko Jaurlaritzak, Trafiko Zuzendaritzaren bidez, haridun tapoia eta garraiatzeko metalezko mosketoia duten 400 ml-ko aluminiozko 8.000 botila eman dizkie antolatzaileei kirol-ekitaldian parte hartzen dutenen artean banatzeko.
Era berean, herritarren artean mugikortasun segururako ohiturak sustatzeko helburuarekin, nahi duten parte-hartzaileek bide-segurtasunerako aholkuak dituzten Trafiko Zuzendaritzaren mezuak jasoko dituzte urtean zehar, “Bizikidetza, bizilagun” izenburupean, eta mezu horietan hiru gai jorratuko dira: material islatzaileen erabilpena, maniobren seinalizazioa eta errepidean aurrea hartzea.
KOLEKTIBO ZAURGARRIAK
Euskadi trafiko-istripuetan hildakoen edo zauritu larrien milioi biztanleko tasarik txikiena duen Europako herrialdeetako bat da. Horrek aukera ematen dio Eusko Jaurlaritzari errepideko arazoak argi eta garbi identifikatzeko eta ad hoc politika publikoak eta estrategiak diseinatzeko, besteak beste, talderik sentikorrenei zuzendutakoak (motozaleak, txirrindulariak, pertsonen mugikortasunerako ibilgailuen gidariak, oinezkoak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak eta haurrak).
Jarduera horien helburua da istripuei buruzko zifrak murriztea “Vision Cero: trafiko-istripuetan zero hildako edo zauritu larri” izenekora iritsi arte.
-
2021-09-26
Oinezkoen lehentasuna ezartzea hirian edo eraikinak daudenean ibilgailuen zirkulazioaren aurrean, larrialdikoak izan ezik. Oraindik ere, batzuek azelerazioak egiten dituzte, geldialdia egiteko ere bai, jakinda azeleragailu bakoitzak erregai asko xahutu dezakeela isuriekin, eta partikulen kolektibo kalteberak ere kaltetzen dituela.
-
2021-09-26
Establecer prioridad peatonal en la urbe o con presencia de edificaciones frente a la circulación de vehículos salvo los de emergencia. Todavía hay quien da acelerones hasta como para presumir en parada sabiendo que con cada acelerón en balde puede gastar una ingente cantidad de combustible con emisiones perjudican colectivos vulnerables incluso de partículas.