Olabarrietak Euskal Gorrak bezalako kolektiboek aurrera egiteko duten borondatearen garrantzia azpimarratu du

2021-09-25

Marian Olabarrieta Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak Pertsona Gorren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldietan parte hartu du gaur.

Olabarrieta pozik zela "jardunaldiaren ospakizunetan kolektiboari laguntzeaz" esan du. Beatriz Artolazabalek zuzentzen duen Sailak Euskal Gorrak eta FEVAPAS laguntzan egindako ahalegina azpimarratu du Olabarrietak, proiektu zehatzak aipatuz, hala nola, Gorren Prestakuntza eta Enplegurako Orientazio Zerbitzua.

Gizarte Zerbitzuetako arduradunak adierazi duenez, "12 eta 35 urte bitarteko gazteen erdiak zaratarekiko gehiegizko esposizioagatik entzumen-galeraren bat garatzeko arriskuan daude; eta mende honen erdialderako, hamar pertsonatik batek entzumen-urritasunen bat izango du".

Datu horiek agerian uzten dutela "Euskal Gorrak bezalako erakundeen garrantzia" esanez amaitu ditu bere hitzak Olabarrietak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak