Berriak Osasuna

Gotzone Sagardui: “Maskara denbora luzez erabili beharko dugu, babes neurri erabilgarrienetako bat suertatu da”

2021-09-27

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagardui elkarrizketatu dute, gaur goizean, Euskadi Irratiko “Faktoria” saioan. Bertan, besteak beste, musukoaren erabileraz mintzatu da, eta azpimarratu du maskara denbora luzez erabili beharko dugula, izan ere, “babes neurri erabilgarrienetako bat suertatu da”. Horrela, esan du musukoaren erabilera birusari aurre egiteko tresnarik garrantzitsuenetakoa izan dela eta dela. “Ez kutsatzeko babesik errezena, musukoa erabiltzea da”, adierazi du.

Bestalde, elkarrizketan, Osasun sailburua baikor agertu da pandemiaren bilakaerari dagokionez eta gaineratu du gertuago gaudela beste modu batera bizi ahal izatetik. Zentzu honetan, gogorarazi du LABIren Batzorde Teknikoak egunero egiten duela datuen jarraipena eta honek txostena aurkeztean erabakiko dela LABIren Aholku Batzordearen bilera noiz deitu. “Oraingoz, aste honetarako ez dago aurreikusita”, esan du.

Errendimendu handiko txertaketa-guneak ixteari buruz, sailburuak adierazi du, txertatzeke dagoen xede-populazioa kontuan hartuta, txertaketa puntu hauek ez direla beharrezkoak, Osasun Zentroetan egin daitekeela prozesu hori. “Antolakuntza aldetik lan handia da, bai giza baliabide aldetik, bai azpiegituren aldetik”, azaldu du. Hala ere, espazio hauen balio azpimarratu nahi izan du Sagarduik, beste behin, izan ere, lortutako emaitzak oso baikorrak izan dira. Era berean, nabarmendu nahi izan du, oro har, gizarteak, ondo erantzun duela Osakidetzak egindako deiari; nahiz eta 20-29 urteko taldea atzeratuta dagoen, “datuak  hobetu behar dira baina espero dut aurrera egingo dutela”.

Txertaketa dosien iraungitze-datei buruz galdetuta, Osasun sailburu Gotzone Sagarduik baieztatu du Euskadin ez dela txerto bakar bat ere iraungi. “Zorionez Euskadi ez da horrelakorik gertatu”, esan du.

3 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2021-09-27

    Sí, sobre todo la que lleva ella, que hace huecos por todas partes. Si no son capaces ni tan siquiera de leer el prospecto del paquete de mascarillas, en el que verán que no están diseñadas para retener partículas virales, y mucho menos esa que luce la señora Sagarduy, ¿de qué son capaces? ¿Serán capaces de leer los efectos secundarios de cualquier medicamento, o los de las vacunas que están matando tanta gente? ¿Serán capaces de entender alguna vez la alarmante necesidad de prestar atención a la innegable sopa electromagnética en la que estamos metidos por la gracia de unos pocos que juegan a ser Dios manipulando el clima, que inevitablemente está poniendo en riesgo nuestras vidas, por afectar no solamente a nuestro organismo, sino también al de la fauna y la flora?

  • @OSIBilbaoBasurt
    2021-09-27
  • @OSIBilbaoBasurt
    2021-09-27
Ekitaldiko kargudunak