Cristóbal Balenciaga Museoak bere hamargarren urteurrena dela-eta egindako lehen inpaktu azterketaren ondorioak aurkeztu ditu

2021-09-24

 Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak Cristobal Balenciaga Museoaren inpaktu azterketaren ondorioen aurkezpenean parte hartu du gaur.

Cristóbal Balenciaga Museoak ekonomiari egindako ekarpena 14,8 milioi eurokoa da 2011n inauguratu zenetik, EY aholkularitza enpresak egindako txostenaren arabera.

Hamar urte hauetan 503.000 bisitari izan ditu Museoak, eta horiek 33 milioi euro sortu dituzte zuzeneko eta zeharkako ekarpenetan.

Museoaren bilduma bikoiztu egin da hamarkada honetan, haren balioa 12 aldiz biderkatuz, eta, gainera, nazioarteko erreferentzia bihurtuz.

inpaktu ekonomiko, soziokultural eta ingurumenekoaren azterketa egin du hamargarren urteurrenean, helburu hirukoitzarekin:

  • Kontuak ematea eta gardentasuna, sektore publikoarentzat ezinbestekoak eta gero eta garrantzitsuagoak, Museoa txertatzen den testuinguru kulturalean.
  • Interes-taldeak eta gizartea sentsibilizatzea museoak ekonomian, gizartean, kulturan eta ingurumenean dituen inpaktuei buruz.
  • Erakundearen erabaki egokiei eta haren proiektu estrategikoari informazioarekin eta perspektibarekin laguntzea.

Zupiria sailburuak gogorarazi duenez, Cristobal Balenciaga Museoak "gure kultur ondarearen zati bat gordetzea eta berreskuratzea lortu du, eta, gainera, gure nazioarteko kultur proiekzioa bilatzen du etengabe".

Informazio gehiago hemen

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak