Familiek irailaren 30era arte eska dezakete Eusko Jaurlaritzak Covid-19aren ondorioz gaitutako kontziliazio-laguntza

2021-09-25
  • Laguntzak 3 eta 14 urte arteko adingabeen zaintzarako kontratatutako pertsonen Gizarte Segurantzako kotizazioaren % 100era arte estaltzen du
  • “Baldintzak betetzen dituzten familia guztiek informatzea eta laguntza eskatzea nahi dugu” eman du aditzera Irune Muguruza Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren zuzendariak  

 

Vitoria-Gasteiz, 2021/09/25

Datorren ostegunean, irailaren 30ean, amaituko da ikasturtean 3 eta 14 urte bitarteko seme-alabak zaintzeko langileak kontratatu behar dituztenentzako laguntzak eskatzeko epea.

Laguntza horren helburua da familien kontziliazioa erraztea, batik bat pandemiak eskolaz kanpoko jarduerak eta goizeko gelak kendu dituen edo eskolako jantokiko plazak murriztu diren aldi honetan. Izatez, ezabatutako baliabide horiei esker, lanean jarraitu ahal izaten dute beren kargura adingabeak dituzten pertsonek. Aitona-amonengana jotzen zutenek, berriz, ikusi dute populazio hori arrisku handieneko populazioa zela eta zuhurrena aitona-amonen eta adingabeen arteko harreman oro saihestea zela.

Hori dela eta, Beatriz Artolazabal buru duen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Haurren Zuzendaritzak erabaki zuen 3 milioi euro jartzea, baldintza jakin batzuk betetzen dituzten familiek 3 eta 14 urte bitarteko adingabeak zainduko dituzten hirugarren pertsonak errazago kontrata ditzaten.

Diru-laguntza hori jaso ahal izateko, eskatzaileek lanaldi osoko lanaldia izan beharko dute lan egiten duten sektorean. Edonola ere, familia ugarien kasuan, onartuko da gurasoetako bat lanaldi murriztuan egotea. Bestalde, kontratatuko den langile horren kontratuak gutxienez 59 egun naturaleko iraupena izan beharko du, eta egun horiek etenak izan daitezke.

Laguntza bi etapatan eskatu ahal izango da: lehenengoa, agindua argitaratu ondoren, eta bigarrena, diruz lagundu daitekeen jarduera amaitu ondoren, hau da, ekainaren 30etik aurrera. Eskabideak onartzeko epea datorren ostegunean, irailaren 30ean, amaitzen da.

 “Ikusi dugu lehenengo etapan laguntza eskatu zuten familia askok ez dutela oraindik bigarren etapan laguntza eskatu”, adierazi du Irune Muguruza Familia eta Haurren zuzendariak. “Hori ikusirik, laguntzak eskatzeko epea irailaren 30ean amaitzen dela gogorarazteko mezu elektroniko bat bidali genien duela egun batzuk familia horiei guztiei”, azaldu du Muguruzak.

Diru-laguntza irits liteke enplegu-emaileak Gizarte Segurantzari ordaintzen dion zenbatekoaren % 100era. Zenbatekoa errentaren arabera esleitzen da. Familia eskatzaileak 20.000 euroko edo gutxiagoko familia-errenta estandarizatua badu, % 100eko diru-laguntza emango zaio. Familia-errenta handiagoa bada, % 75eko laguntza jasoko du.

Laguntza horien bidez, batetik, arindu nahi izan da seme-alabak dituzten familietan COVID-19aren osasun-larrialdiak izan duen eragin ekonomikoa, eta, bestetik, balioetsi nahi izan da etxean bizitza mantentzeko eta zaintzeko kontratatutako langileek egindako lana.

 “Ez genuke nahi baldintzak betetzen dituzten familiek eskabidea aurkezteko aukera ez baliatzea”, adierazi du Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren zuzendariak.

Zuzenean zerbitzuaren bidez eska daiteke laguntza —Eusko Jaurlaritzak Gasteizen, Donostian eta Bilbon dituen ordezkaritzetan—, baina aurrez hitzordua eskatuta soilik. Modu telematikoan ere tramita daitezke. Eskatzen den lehen aldia bada esteka honetan: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/conciliacion-familiar-laboral-contratacion-personas-trabajadoras-cuidado-hijos/web01-a2famil/es/. Jarraipena bada, hau da, aurrez ere eskatu bada, beste esteka honetan: https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/conciliacion-familiar-laboral-contratacion-personas-trabajadoras-cuidado-hijos/web01-a2famil/es/ .

2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2021-09-25

    Duela urte batzuk, oraindik aitortu gabeko gaixotasunak agertzen ziren hobariei begira; gaixotasunek kutsaduraren ondorio direla suposatzen dugu, eta lan egiteari utzi behar zaio eragindako ondorengoei arreta emateko, eta Udalak ez du inolako laguntzarik jasotzen, ezta, beraz, seme-alaba gehiago izateko aukera ere.

  • 2021-09-25

    Hace años aparecían enfermedades no reconocidas todavía Administración de cara a bonificaciones, enfermedades suponemos producto de la contaminación teniendo que dejar de trabajar para atender a la descendencia afectada y no recibir ningún tipo de ayuda ni por el Ayuntamiento siquiera por lo que desanima a poder tener más descendencia.

Ekitaldiko kargudunak