Bingen Zupiriak Euskadiko Andaluziako XXXI. Topaketetan parte hartu du
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako eledunak Barakaldon egingo diren Andaluziako XXXI. topaketetan parte hartu du gaur. Bere hitzaldian, Zupiriak "euskal gizarte osoak azken urte eta erdian egin duen ahalegina" azpimarratu du, "gaur egun bizi dugun baikortasunaren agertokira iristeko". Eta gaineratu duenez, "egoerak behar duen zuhurtziaz, baina epidemia gainditzeko fasean sartzen ari garela esan dezakegu. Hori horrela da herrialde honetako herritar gehienek azken urte eta erdian izan duzuen portaera eredugarriari esker. Arauak errespetatuz, gure ohiturei uko eginez eta gure harremanak mugatuz eta egokituz, ahalegin horrek guztiak bere fruitua eman du. Gure esker ona izugarria da, eta horrela transmititzen dizuet Eusko Jaurlaritzaren izenean ".
Topaketan besteak beste, Amaia del Campo Barakaldoko alkatea eta Andaluziako Juntako Presidentzia, Administrazio Publiko eta Barne kontseilaria eta bozeramailea, Elías Bendodo ere izan dira.