Bingen Zupiriak Amerika-Europa Kultura eta Sormen-barrutien Plataformaren topaketan parte hartu du

2021-09-23

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak, bide telematikoz, Amerika eta Europako Kultura- eta Sormen-barrutien Plataformaren urteroko topaketan parte hartu du gaur. Topaketa irailaren 22tik 24ra bitartean egingo da Medellinen modu birtualean zein aurrez aurre. Andoni Iturbe Kultura sailburuordeak ere parte hartu du bileran Zupiria sailburuarekin batera.

Zupiriak Kultura eta Sormen Barrutien arloko Euskadiren errealitatea eta bilakaera azaldu ditu, eta KSIGune edo Basque District of Culture and Creativity (BDCC) bezalako proiektuak zehaztu ditu, sormen-industrien sektorea bultzatu eta profesionalizatu nahi dutenak.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak