Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Udal Legearen proiektua onartu du

2011.eko abuztuak 30

Lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako kide guztiekin batera, lehen Gobernu Kontseilua zuzendu du Donostiako Miramar Jauregian, udako oporren ostean

Euskal gobernuak Udal Legearen onarpenarekin eman dio hasiera urte politiko berriari.  Udalek "25 urtez aldarrikatu dute" testu hau, eta udalen eta berorien "adin nagusitasunaren" alde egindako apustuagatik nabarmentzen da. Era berean, legealdi honetan, Euskadin lana sortzeak “erabateko lehentasuna” daukala azpimarratu du lehendakariak.

Eusko Jaurlaritzak Udal Lege proiektua onartu du gaur goizean. "Udalen aldeko" proiektu honek, orain arte, udalek EUDELen bitartez egindako ekarpen gehienak barne hartzen ditu eta beren "adin nagusitasunaren" aldeko apustua egingo du.

Lege proiektua udalen eskumen eta beren kabuz antolatzeko arloetan, batez ere finantziazio gaietan, oinarritzen da, eskumen zerrenda zabala ezarriz. Eusko Legebiltzarrak testua onartuta, udalak Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan egon ahal izango dira zuzenean eragiten dieten saioetan.

Patxi Lopez lehendakariak Lege Proiektuaren xehetasunak azaldu ditu prentsaurrekoan gaur goizean, ohi den bezala Donostiako Miramar Jauregian egin den urte politiko berriaren lehen Gobernu Kontseiluaren ostean. Eusko Jaurlaritzako kide guztiek eta Gipuzkoako erakundeko ordezkariek harrera egin diote lehendakariari:  Martin Garitano, Gipuzkoako ahaldun nagusia, Lohitzune Charola, Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea eta Juan Carlos Izagirre, Donostiako alkatea.

Helburua: lana sortzea

Lehendakariak ziurtatu du Euskadiren egoera ekonomikoa Espainiarena baino “hobea” dela, baina nahikoa ez dela onartu du.   Azaldu duenaren arabera, lana sortzea "erabateko lehentasuna" da euskal gobernuarentzat.  Gobernuak krisitik ateratzea "hobetzeko aukera eta gure inguruko lider ekonomikoak bihurtzeko" abagunetzat aurkeztu duela, adierazi ondoren .

Euskal fiskalitate berria

Fiskalitateari buruzko debateak eta, bereziki zerga-iruzurraren aurkako borrokak lehentasun handia edukiko dute Eusko Jaurlaritzaren legealdi honetan.

Lehendakariak nahi du alderdi guztiek Euskadiko zerga eredu berriari buruzko elkarrizketan eta iruzurra murrizteko beharrean parte har dezaten. Gainera, baikor azaldu da, bere iritziz "denon artean gure sistema hobetzeko akordioetara" iritsiko garelako,  "inor, era insolidario batean, ahalegin komunetik kanpo geratu gabe, denon artean kargen banaketa bidezkoagoak egin ditzagun".

Terrorismoaren behin-betiko amaiera

Lehendakariak adierazi du ezker abertzalea dela "pausoak eman behar dituena" ETA betiko desager dadin, eta terrorismoaren amaiera "euskaldunon garaipen kolektiboa" izango delako uste osoa agertu du.

Adierazi duenez, legealdi hau "aro terroristaren amaieraren legealdia izaten ari da Euskadin" eta  "ezberdinen artean gizarte libre eta modernoa bermatuko duen" baten hasiera ere bai.  Horregatik, guztioi "ahalegina eta lankidetza" eskatu die: "bizi dugun une historiko honek duen garrantziaz jabetzea eskatzen dizuet guztioi".

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2011.08.30)

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011-08-30n hartutako erabakiak

Iruzkin bat
  • @vali_vali_
    2011.eko abuztuak 30

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia: Aprobado el proyecto de Ley Municipal. http://t.co/YZf4WH5” Buena noticia!!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria, sailburuak