Eusko Jaurlaritzak 345 ETE enpresa berritzaile gisa akreditatzeko jardunaldiak hasi ditu Durangon

2021-09-23
  • Guztira bederatzi onespen jardunaldi egingo dira hilaren 23an hasita SPRI Taldearen eta Innobasque -Berrikuntzaren Euskal Agentzia-ren Hazinnova programan parte-hartu duten ETEekin.
  • Durangok hartu du Durangaldean, Gernikan/Bermeon, Markinan/Ondarroan eta Arratia-Nerbioien kokatzen diren 40 ETEren akreditazioa.
  • Ekitaldian izan dira Arantxa Tapia, Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumeekon sailburua; Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari nagusia; eta Leire Bilbao, Innobasque -Berrikuntzaren Euskal Agentzia-ko zuzendari nagusia
  • Hazinnovak 2,4 milioi euroko inbertsioa suposatu zuen, eta bigarren edizioa abenduaren 2ra arte egongo da irekita.
  • Euskadik berrikuntzaren alde egindako apustuaren adibideetako bat da Hazinnova programa. Lehen aldiz, Euskadiren berrikuntza-indizea Europa Batasuneko batez bestekoaren gainetik dago (103,6 da EBkoa 100 izanik).

342 ETE euskaldunek enpresa berritzaile gisa Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren akreditazioa jasoko dute, datozen bi hilabeteetan, SPRI Taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programan parte hartu ondoren. Akreditazio honek enpresek euren jardueretako arlo desberdinetan berrikuntza ezartzearen balioa aitortzen du. Irailaren 23an hasi da Durangon eskualdeko bederatzi topaketetako lehena.

Lehengo ekitaldia San Agustin Kultur Gunean izan da. Bertan egon dira Arantxa Tapia, Garapen Ekonomiko, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburua, Aitor Urzelai, SPRI Taldeko Zuzendari Nagusia, eta Leire Bilbao, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako Zuzendari Nagusia. 

Durangaldea, Gernika/Bermeo, Markina/Ondarroa eta Arratia-Nerbioi inguruko 40 enpresek jaso dute onespena beren produktuetan edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta dagoeneko merkatuan duten kokapena hobetzen duten emaitzak lortu ondoren.

Jardunaldietan, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova zerbitzuaren, SPRIren eta Innobasqueren ordezkariez gain, proiektu hauek abian jartzeko aholkularitza eman duten tokiko eragileak ere egon dira ETEekin batera. Durangoren kasuan: AED (Durangaldeko Enpresen Elkartea), Amorebieta-Etxanoko Udala, ASLE, Azaro Fundazioa, Elikaduraren Clusterra, Galdaketaren Clusterra, Konfekoop, Ermuako Udala, Errota Fundazioa, Lanbide Ekimenak, eta FVEM.

Eskualdeko berrikuntza-prozesuetan parte hartu duten, eta ondorioz, saria jaso duten enpresak hauek izan dira:

Enpresak:

  1. Lusaro-Markcolor S.L.
  2. Agria Hispania S.L.
  3. Gozo-Txori S.L.
  4. Jeremías España S.A.
  5. Jeremias Logistic Services S.L.
  6. Laser Cutting Partners S.L.
  7. Okelgintza S. Coop.
  8. Tratamiento Térmicos Tratermic S.A.L.
  9. Heisa S.A.
  10. Darrait S.L.
  11. Indecober Industrias Decoletage de Berriz S.L.
  12. Inoxibar S.L.
  13. NTClick Soluciones Tecnológicas S.L.
  14. Cumenorte S.L.
  15. Fundiciones San Antonio de Urkiola S.L.
  16. Palacio y Familia S.L.
  17. Manufacturas Azco-Pres S.A.L.
  18. Blum-Novotest Iberica S.L.
  19. Bus Alconada S.L.
  20. Deba Beheko Kontenedoreak S.L.
  21. Indupreci S.L.
  22. Soldadura Lagunar S.L.
  23. Talleres Mecánicos Agga S.A.
  24. Talleres Mecánicos Imag S.A.
  25. Labakoa S.L.
  26. LGK S.L.
  27. Plasticos Gernika S.L.
  28. Talleres Ogoño S.L.
  29. Transportes y Logística Carmelo S.L.
  30. Vinos Embotellados del Norte S.A.
  31. Ikertek S.L.
  32. Lottu Steel S.L.
  33. Mecanizados Indarpark S.L.
  34. Parriaundi S.L.L.
  35. Bodegas Gorka Izagirre S.L.U.
  36. Conservas Dentici Sl
  37. Markola Industry Coatings S.L.
  38. High Identtity Buildings S.L.
  39. Pescados Burgondar S.L.
  40. Industrias Alzuaran S.L

 

Hazinnova aitortzak jarduera berritzaileetako euskal ETEei

Irailaren 23tik azaroaren 18ra bitartean 9 jardunaldi egingo dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan. Topaketen helburua da parte hartzen duen enpresa bakoitzari, -guztira 395 berrikuntza-proiektu (164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban) programa honetan aitzindariak- eskerrak ematea eta enpresa horiek berrikuntzaren euskal ekosisteman sartu direla egiaztatzea.

Enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren alde egin duten lana funtsezkoa izan da Euskadi lehen aldiz berrikuntza-indizean Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik egon dadin (103,6 EBko 100 aldean), Eskualdeko Berrikuntzaren Taula 2021 delakoaren arabera. Lurralde gisa lortu den berrikuntza maila alturaren aitortza hau Euskal enpresek egiten duten lan handiaren ondorio da, Hazinnovako programan parte-hartu duten ETEak bezala, besteak beste.

Hazinnova jardunaldien egutegia:

  • Durango, irailak 23
  • Tolosa, irailak 30
  • Llodio, urriak 7
  • Gasteiz, urriak 14
  • Azkoitia, urriak 21
  • Irun, urriak 28
  • Barakaldo, azaroak 4
  • Bilbo, azaroak 11
  • Zamudio, azaroak 18

Hazinnova programa

Hazinnova programak 2,4 milioi euroko aurrekontua du. Berrikuntza ez-teknologikoan espezializatutako aholkularitza eskaintzen du, negozio-prozesuetan, produktuetan edo alor berritzaileetan berrikuntza dakarten mikroproiektuak dituzten ETEentzat: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak.

Hazinnova berrikuntzan hasten ari diren enpresei zuzenduta dago; proiektu puntualetan (50 orduko aholkularitza), denbora mugatuan zehar (3 hilabete) eta bere jarduera-eremuan eragin handia duten proiektuetan dihardu. Finantzazia %100ekoa da, aldez aurretik dagokion lizitazio publikoa lortu duten aholkularitza enpresen artean egindako hautatutako aholkulariari ordainduz. 

Hazinnova doako aholkularitza eta bidelaguntza zerbitzua da, enpesa bakoitzari lana antolatzeko edota produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzera bideratuta.

Hazinnovari esker aholkua ematen zaie helburu hauek dituzten berrikuntza-mikroproiektuei:

  • enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta estrategikoa hobetzea eta errentagarritasuna kontrolatzea.
  • ekoizpen-prozesuak hobetzea eta enpresaren produktibitatea, kalitatea, jasangarritasuna edo segurtasuna handitzea.
  • pertsonen kudeaketa hobetzea eta haien konpromisoa eta motibazioa areagotzea.
  • bezeroen ezagutza, arreta edo leialtasuna hobetzea eta merkatu-kuota handitzea.
  • hornikuntza edo banaketa-katea hobetzea eta bezeroei zerbitzua emateko edo hobetzeko gastuak eta epeak murriztea.
  • administrazio-prozesuak berriz diseinatzea eta enpresaren eraginkortasuna hobetzea.
  • produktu/zerbitzuak (berriak edo lehendik daudenak) merkatu berrietara egokitzea (nazionalak, nazioartekoak edo sektore berriak), edo enpresaren marketina egokitzea eta merkatu geografiko edo bezero-segmentu berrietara iristea.
  • produktuei dagozkien irtenbideak identifikatu eta ezartzea, negozio-bolumena handitzeko.

Informazio gehiago:

Elena Velasco 615 768 801

Ane Zulaika 676 545291

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Arantxa Tapia Otaegi
    Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua (XII legealdia)
  • Aitor Urzelai Inza
    SPRI - Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia (XII legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Leire Bilbao (Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia)